Babesgabeak Gasteizko (Araba) auzo bat da, txikia baina bizi-bizia, hiriko merkataritzaren gune nagusietako bat. Zabalgunearen eta Judimendi auzoen artean dago. Babesgabeetan daude Gasteizko txikizkako azoka eta zezen plaza. Auzoa Babesgabeen Andre Mariaren elizaren inguruan eraiki zuten; hortik datorkio izena.
1970 baino lehen, espainiar militarren artilleriako kaserna eta Modelo kartzela izan ziren bertan.