Salburua

Salburua
 Euskal Herria
  
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaGasteiz
Geografia
Koordenatuak42°50′55″N 2°39′00″W / 42.8486°N 2.65°W / 42.8486; -2.65
Demografia
Biztanleria20.558 (2023)

Salburua[1] Gasteizko ekialdean XXI. mendearen hasieran eraikitako auzoetako bat da. Auzoa Salburuko bulebarrak osatzen duen ardatzaren inguruan eraikita dago. Mendebaldean Arantzabela eta Aranbizkarra auzoak ditu eta ekialdetik Salburuko parkea osatzen duten hezeguneekin eta Arabako Lautadako nekazaritza lurrekin egiten du muga.

2000. urtean Gasteizko Udalak hurrengo urteetarako prestatu zuen Hiri Antolamenduko Plan Nagusiak aurreikusitako hedapen handienetako bat izan zen, Zabalganarekin batera. Planean auzoa zortzi sektoretan banatu zen: Salburua deitutakoa (bi sektore), San Tomás, Izarra, Ibaialde, Arkaiate, Larrein eta Olaran.

Demografia

Salburuko biztanleria[2]

Salburuko hezegunea

Sakontzeko, irakurri: «Salburuko parkea»
Salburuko urmaelak

Bizitegi-auzo bat izateaz gain, Salburua hainbat urmaelez osatutako hezegune garrantzitsu bat da ere, aipatutako auzoaren ipar-ekialdean dagoena. Hauetako urmael nagusiak Arkautikoa eta Betoñukoa dira. Hauen artean Durantzarreko urmaela dago. Espazio honi Salburuko parkea deritzo, eta Gasteizko Eraztun Berdearen atal garrantzitsua da.

Salburuko parkeak hainbat behatoki dauzka hegaztiak behatzeko. Urmael hauek Euskal Herriko hezegune kontinental baliotsuenetako bat osatzen dute.

Ondarea

Auzoaren ikuspegia.

Erreferentziak

  1. «Salburua: -a hori artikulua da» Euskaltzaindiaren erantzuna, 2004. Beraz, Salburua izena deklinatzean honela egin behar da: Salburua, Salburuan, Salburuarekin..., baina Salburuko, Salburutik, Salburura... Era berean, izen horrek bere azken -a galtzen du ondoan beste determinatzaile bat edo adjektiboa daramanean. Adibidez: Salburu auzoa, Salburu osoan...
  2. Datuak Gasteizko Udalaren Tableau panelean

Ikus, gainera

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gasteiz

Kanpo estekak