Olaran Gasteizko 2000. urteko Hiri Antolamenduko Plan Orokorrean aurreikusitako hiri-sektoreetako bat da, 2000. urteko Gasteizko Hiri Antolamenduko Plan Nagusian Salburua deitu zen auzoaren barrukoa. Hala ere, 2017. urtean urbanizazio-lanak hasi gabe zeuden, Atzeraldi Handiak atzeratu egin baitzituen auzoaren sorrera.
Hiriaren hego-ekialdeko mugan dago. Lehenagotik existitzen zen Errekaleor auzoaren inguruan eraiki nahi da, eta bertan dauden etxebizitza zaharrak eraitsi eta berriak egitea ekarriko du.