San MartinGasteizko (Araba) auzoa da. Gasteiz hiribidearen mendebaldean dagoen auzoetako bat da, Lovaina auzoaren mendebaldean. Hiriaren Hirigintza plan berria egituratzean, gune berdeak eta kale zabalen eraikuntza sustatu zen. Plagintza mota hau —Rafael Moneo, Eduardo Mangada eta Carlos Ferrán, 1971— jarraituta eraikitako lehen auzoetako bat izan zen San Martingoa.
Parkeak
San Martin parkea, auzoaren mendebaldean dago, Logroño eta Burgosera doan errepidearen ondoan. Parkearen erdian, ahatedun urmaela dago.