Txurdinaga Bilboko auzoa da. Bilboko hirugarren barrutian kokatuta dago, Otxarkoaga-Txurdinagako barrutian alegia. Auzoak 109,67 hektareako azalera dauka eta 17.976 biztanle (2004ko datuen arabera).
1970eko hamarkada hasiera arte, auzoan baserriak eta ortuak baino ez zeuden. Gerra Zibilaren osteko hazkundeak eta hiriko beste guneetan zegoen toki eskasiak bultzatuta milaka etxebizitza eraiki ziren auzoan.
Hirigintza kaotikotik aldenduz, auzoak kale eta etorbide zabalak ditu, eta parkeak nagusi dira, esaterako Europa Parkea. Horrela, etxebizitza altuak pilatu egin ziren, 12-13 solairudun dorreetan. Ondorengo hamarkadetan etxebizitza gehiago eraiki ziren, Bilboko zabalgune berri horretan. Egun, auzoak ez du ia eraikitzeko tokirik.[1]
2007tik, EuskoTrenen Metroaren Hirugarren lineak auzoa hiriaren erdigunearekin eta aireportuarekin lotzen du.
Berdeguneak
Auzoak kale eta etorbide zabalak ditu. 1988an, Europa parkea sortu zen (Bilboko parke sinbolikoenetako bat da). Europa parkeak 107.000 metro koadroko azalera du eta hainbat zuhaitz mota daude bertan, baita ahateak dituen aintzira bat.
Merkatua
Denda gehienak Txomin Garat eta Julian Gayarre kaleetan daude. Hauez gain, auzoak zenbait supermerkatu ditu.
Elizak
Bi eliza daude, garrantzitsuena Birjinetxe deritzana izanik.
Kirola
Txurdinagan udal-kiroldegi handi bat dago, Europa parkearen ondoan. Han, kirol modalitate asko praktika daitezke: saskibaloia, futbola, tenisa, igeriketa, eta abar.
Hezkuntza
Txurdinagan bi ikastola (Begoñazpi eta Kirikiño) eta institutu eta ikastetxe batzuk (Gabriel Aresti institutua, Txurdinaga-Behekoa Institutua, Pio Baroja, Txurdinaga-Artabe, eta Artatxe) daude.
Osasuna
Osasun zentro bat dago, Txomin Garat eta Gabriel Aresti kaleen artean.
Garraiobideak
Txurdinaga Bilbo erdigunearekin autobus eta taxien bidez lotuta dago.
Linea |
Ibilbidea |
Maiztasuna (minutuak)
|
03 |
Plaza Biribila - Otxarkoaga |
10´
|
13 |
San Inazio - Txurdinaga |
12´
|
30 |
Txurdinaga - Miribilla |
15´
|
34 |
Otxarkoaga - Santutxu |
30´
|
38 |
Otxarkoaga - Termibus |
15´
|
43 |
Garaizar - Santutxu |
30´
|
G2 |
Otxarkoaga - Plaza Biribila |
30´
|
A-3631 |
Bilbao - Galdakao Begoñatik |
20´
|
A-2321 |
Santutxu - UPV/EHU autopistatik |
30´
|
Elkarteak
Kale Dor Kayiko euskal ijito elkarteak Txurdinagan dauka egoitza nagusia, Otxarkoaga, Erandio, Portugalete eta Irunen ere ordezkaritza bana duen arren.
Kale garrantzitsuenak
- Txomin Garat etorbidea
- Julian Gaiarre etorbidea
- Gabriel Aresti etorbidea
- Jesus Galindez etorbidea
Iruditegia
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- ↑ Bilbao Kultura. (2015-02-02). Begoña Herri Garaia - Begoña, Un Pueblo de Altura. (Noiz kontsultatua: 2024-08-02).