Ibarrekolanda Deustuko auzoa da eta Bilboko lehen barrutiaren barnean dago. Iparraldean San Ignazio eta hegoaldean Deustuko Doneperiagako auzoak daude. XX. mende erdialdera arte auzoan baserriak eta ortuak baino ez zeuden, eta Zubiria familiaren jauregia.
Historia
1925. urtean Deustuko Elizateak bere independentzia galdu egin zuen Bilbori anexionatuta. Urte hartatik aurrera Ibarrekolanda, Deustuko beste aldeak bezala (Arangoiti, San Ignazio, Elorrieta eta Zorrotzaurre), Bilboren barruan gelditu ziren, nahiz eta Deustuko barrutian dirauten.
1950eko hamarkadan gaur egungo Ekonomia eta Enpresa Zientzen Fakultatea jaio zen.
1960ko hamarkadatik aurrera, hiriaren etxebizitza beharrak asetzeko, etxebizitza ugari eraiki zen. 38,70 hektarea ditu auzoak eta bertan 11.748 biztanle bizi dira, Bilbon dentsitate gehien duten auzoen artean dago. Horrela Arbolagaña (zuhaitz baten gainean oholtza zegoen) txakolindegia galdu egin zen.
Lehendakari Agirre etorbideak bitan banatzen du auzoa.
Garraio Publikoa
Autobusa
Auzoa Bilboko erdigunearekin eta gainontzeko auzoekin batzen duten lau Bilbobus linea daude. Autobusek Lehendakari Agirre etorbidean zehar egiten dute garraioa.
Linea |
Ibilbidea |
Maiztasuna (min)
|
10 |
Elorrieta - Plaza Biribila |
15´
|
13 |
Txurdinaga - San Ignazio |
15´
|
18 |
Zorrotza - San Ignazio |
15´
|
71 |
Miribilla - San Ignazio |
20´
|
Metroa eta trenbidea
Bilboko metroaren tarte komuna Sarrikoko geltokia, Benidorm kalea eta Lehendakari Agirre etorbidean dago. Metroaren eraikitze lanak hasi zirenean, bigarren sarbide bat jartzea pentsatu zen, Arrue Margolariak eta Lehendakari Agirre etorbidea batzen diren tokian, baina azkenik ez zen beharrezkotzat jo.
1995. urtean Bilboko metroa zabaltzearekin batera EuskoTrenen Plentziako linearen Erandiotik aurrerako tartea metroaren lehen linea bilakatu zen. Horrela Erandio eta Bilboko Deustu auzoaren arteko tartea bertan behera geratu zen; horrekin batera, Orixe kalean zegoen geltoki zaharra. Ondorengo urteetan trenbidea kendu egin zen, eta gaur egun, ez da trenbidearen arrastorik geratzen.
Kale garrantzitsuenak
Unibertsitatea
Auzoan Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Zientzietako Fakultatea dago, gaur egun 6.000 ikasle inguru dituena. 1955ean zabaldu zen.
Larrako dorretxea
Larrako dorretxea Ibarrekolandan kokatuta dago.
Argazki galeria
Kanpo estekak