AmetzolaBilboko auzoa da. Bilboko zazpigarren barrutian kokatuta dago, Errekaldeko barrutian alegia.
Ezaugarriak
Auzoak hiriko gune ezagun asko biltzen ditu, Etxetxukoa esaterako. Bertan dago Bilboko udal kirol pabilioia, iurbentia Bilbao Basket saskibaloi taldeak eta Exbasa Bilbo areto futbol taldeak jolasteko erabiltzen dutena.
Auzoak 12.824 biztanle dauzka eta 26,45 hektareako azalera. Etxetxuko dorreak auzo honetan daude.
Hemeretzigarren mendean zehar eraikitako trenbideek oztopo nabarmena suposatu dute auzoaren bilakaeran. Ametzolako auzoaren erdi-erdian Fevek merkantziak garraiatzeko trenbide sare bat zeukan. Trenbide hauek pixkanaka lurperatuz joan da, Bilbao Ria 2000 erakunde publikoak babesturiko proiektu urbanistiko baten bitartez.
1999koabenduaren 27an Ametzolako auzo berriaren eraikuntza garabi bat, behera erori zen Lothar ekaitzak eragindako haize gogorrengatik eta bi pertsona hil zituen[1].
Garraio publikoa
Errekalde eta Bilboko zabalgunearen artean egonik, auzoa hiriaren erdigunearekin elkartzen dituzten hainbat autobus eta tren linea daude.
Autobusa
Línea
Ibilbidea
Maiztasuna (min)
27
Arabella - Betolatza
15´
57
Miribilla - Basurtuko Ospitalea
60´ Astelehenetik Ostiralera
72
Larraskitu - Gazteleku
12´
76
Artatzu/Xalbador - Moiua Plaza
20´
77
Peñascal - Larreagaburu
12´
A8
Ametzola - San Justo
60´
Trena
Gordoniz kaleak eta Trenbideko etorbideak bat egiten duten lekuan, Ametzola parkearen muturrean alegia, Ametzolako geltokia dago. Geltokiak hurrengo zerbitzuak batzen ditu: