Enpresa 1965ean sortu zen, Espainian aurretik zeuden zabalera estuko trenbideak bere esku hartuz. Historian zehar, FEVEk bost trenbide zabalera ezberdin izan zituen aldi berean, 1.435 mm, 1.062 mm, 1.000 mm, 915 mm eta 750 mm.
2012koabenduaren 31n enpresa desegin zen, Espainiako Gobernuaren esku zeuden trenbide ustiatzaileak bateratzeko planaren ondoren. Azpiegiturak ADIFek jaso zituen eta trenen ustiaketa Renfe Operadorak.[4]
Historia
Hastapenak
FEVEren trenbide sarea antzina hainbat burdinbide konpainiaren esku zeuden trenbide ezberdinen biltzearen ondoren sortu zuen Espainiako Gobernuak. Konpainien artean Euskal-Asturiar Trenbidearen Elkarte Orokorra, Asturiasko Burdinbide Ekonomikoak, Langreoko Burdinbidea, Carreñoko Burdinbidea, Kantauriar Burdinbidea, Santanderretik Bilborako Burdinbidea, La Robla trenbidea, Mallorcako Burdinbideak, Cartagena-Los Blancos trenbidea eta Ferrol-Gijon Burdinbidea daude.
FEVEren esku zegoen trenbiderik luzeena 330 kilometro ditu, eta La Robla trenbidea izenez ezaguna da. Europako trenbide estuko linearik luzeena da, eta Leongo ekialdeko mendikateak, Palentziako probintziako iparraldea, Kantabriako hegoaldea, Burgosko probintziako iparraldea eta Bizkaia zeharkatzen ditu. Hasiera batean La Robla udalerritik Balmasedaraino heltzen zen, eta Leongo eta Palentziako meategietatik ustiatzen zen ikatzaBizkaikosiderurgia industriara garraiatzeko eraiki zen. XX. mendearen hasieran Balmaseda - Lutxana tartea eta Bilborako trenbide sarrera eraiki ziren, azken hau Santanderretik Bilborako burdinbidearen ibilbidea aprobetxatuz. Matallana eta Leon arteko tartea ere garai berean eraiki zen, eta hala trenbidez lotu ziren Leon eta Bilbo. Aipatu beharra dago gaur egun Matallana - La Robla eta Irauregi - Lutxana tarteetan ez dela bidaiari zerbitzuak eskaintzen.
Kantauriar eskualdean FEVEren trenbide nagusia Ferrol eta Bilbo lotzen dituena da, Kantabria, Asturias eta Lugoko probintzia gurutzatzen dituela. Trenbide nagusi honekin bat egiten dute beste hainbat trenbide eta adar txikiagoak, zeinetan orokorrean aldiriko tren zerbitzuak eskaintzen baitiren. Trenbide txiki hauek dira, Asturiasen, Euskal-Asturiar trenbidearenak ziren Trubia - Mieres - Collanzo eta Pravia - San Esteban lineak; Langreoko trenbidearena zen Gijon - Laviana linea, eta Carreñoko eta Ferroltik Gijonerako trenbideenak ziren Gijon - Aviles - Cudillero linea. KantabrianLierganes eta Orejo lotzen dituen adarra dago, azken geltoki hau Bilbo - Santander linean dagoelarik. Gainera, FEVEren sare orokorra hainbat industrialde eta porturekin lotzen dituzten trenbide adarrak ere badira.
FEVEk izan zuen sarearen zati handia Autonomia erkidegoei transferitu zitzaizkion, Autonomi Estatutuen ondorioz. Hala, sortutako hurrengo enpresa publikoek FEVEren sarearen zati ezberdinen jabetza eskuratu dute:
FEVEk eskaintzen zituen zerbitzuak zama garraioak, eta bidaiarientzako aldiriko eta eskualde barruko tren garraioak ziren. Bestalde, luxuzko tren turistikoak ere martxan zituen, horien artean nagusia Transkantauriarra, 1982tik funtzionatzen duena, eta Donostia eta BilboFerrol eta Santiago de Compostela hiriekin lotzen dituena.
Desagerpena
2005ean konpainiak plan estrategiko bat jarri zuen martxan, Europar Batasunak agindutako trenbide sistemaren eraldaketarako araudia betetzeari begira. Trenbide sistema berrian tren ustiapenen liberalizazioa eta konpetentziari irekiera nahitaezkoa da. Planak giza baliabideen optimizazioa eta sektorekako espezializazioa nabarmentzen ditu, eta konpainiaren estaldura indizea %12tik %45era igotzeea du helburu. Gainera, diru sarrerak bilatu nahi ditu tren turistikoen bidaiari kopurua handituz, zama garraiorako trenentzako bezeroak handituz, eta aldiriko eta eskualde barruko zerbitzuen bidaiariak mantenduz.
Hala ere, Espainiako trenbide konpainien defizitak murrizteko, 2012kouztailaren 20an 22/2012 Dekretu-Legea indarrean sartu zen, zeinaren bitartez FEVE abenduaren 31n desagertuko baitzen, bere esku zeuden azpiegiturak ADIF, eta ustiapenak Renfe Operadora enpresa publikoei pasarazita.[5] Hala, trenbide zabal eta trenbide estuen sareak enpresa beraren esku gelditu dira. Praktikan, ordea, Renfe OperadorakRenfe Feve izeneko marka komertziala sortu du, trenbide zabalera ezberdinak bereizita mantentzen direlarik.
Zerbitzuak
Aldiri zerbitzuak
FEVEren trafikorik gehiena bidaiarien aldirikoen garraioan zetzan, bereziki aipagarriak zirela Asturiasko sarea, linea gehien zituen nukleoa zela, eta Kantabriako sarea, trafiko gehien garraiatzen zituen nukleoa.
FEVEk Asturiasen sei aldirikoen linea ustiatzen zituena. Linea hauek probintziaren erdiguneko hiri eta herririk garrantzitsuenak biltzen zituzten Gijón, Oviedo eta Mieres esaterako. Industria eta meagintzaren garapenarekin batera eraiki zen aldirietako zerbitzua, Espainian gaur egun dagoen garatuenetakoa dela.
FEVEk luxuzko tren turistikoak ustiatzen zituen 1983kouztailaren 30ean Transkantauriarra inauguratu zuenetik eta enpresaren desagerpena gertatu arte. Gaur egun, zerbitzu hauek Renfe Operadorak bereganatu ditu eta ustiatzen jarraitzen dute. Hurrengoak dira:
Transkantauriarra
Martxoa eta urriaren arteko hilabeteetan luxuzko tren turistiko honen zerbitzua eskaintzen zen. Astero Santiago de Compostelatik eta Leónetik abiatzen zen tren bana. Aste beteko iraupeneko ibilbidean iberiar penintsulako iparraldea gurutzatzen zen, turismoko interesguneak bisitatzen zirela. Bi mota eskaintzen ziren:
Klasikoa: Santiago de Compostela - Bilbo - León ibilbidea
Luxu Handikoa: Santiago de Compostela - Donostia ibilbidea, Euskal Trenbide Sarean sartzen zela.
Al Andalus trena
Andaluzian zehar ibiltzen zen tren turistikoa, Sevillan abiatu eta heltzen zela. Jabetza RENFE enpresarena zen arren, FEVEk kudeatzen zuen. Apirila eta ekaina, eta iraila eta azaroaren artean ibiltzen ziren, hurrengo ibilbideekin:
Al-Andalus ibilbidea: Udako sasoian, Madril, Gaztela eta Leon, Errioxa, Nafarroa eta Aragoi bisitatuz.
↑(Gaztelaniaz)Decreto-ley 11/1965, de 23 de septiembre, por el que se reorganiza el Organismo autónomo "Explotación de Ferrocarriles por el Estado" que se denominará "Ferrocarriles de Vía Estrecha"http://www.boe.es/boe/dias/1965/09/25/pdfs/A13102-13102.pdf