Kirikiño ikastola, 1977an sortutako irabazi asmorik gabeko Txurdinagako (Bilbo) irakaskuntza kooperatiba da, guraso eta ikasleena. Irakaskuntza 2 urtetik 18ra artekoa da.
Bilboko ikastolarik handiena da, eta azalera gehien hartzen duena. Bi sarrera ditu, bata Gabriel Aresti hiribidean 22 zenbakian, eta beste Zuhatzu kalean 1 zenbakian.
2006an eraberritu zuten ikastolako ekialdeko gunea.
Zuhatzu kaleko sarrera
Gabriel Aresti kaleko atea.
Historia
Kirikiño Ikastola 1977ko udaberrian hasi zen. Guraso talde batek ordu arte Karmelo Ikastolaren partaidea izandakoak, kooperatiba bat sortzea erabaki zuten eta haien asmoa izan zen Santutxun, Bilboko auzorik jendetsuenetakoan, beste ikastola bat abian jartzea.).[1][2][3][4][5] Urte hartako apirilaren 18an, kooperatiba sortu zen 190 kideekin eta irailaren 13an erakunde hura modu ofizialean onartzen zen. Beraz, bazen bazkiderik, bazen ikaslerik, bazen irakaslerik, baina hezkuntza jarduerak ekipamendua behar zuen, orduko aurrendarien indar mugagabea gauzatu ahal izateko. Ordea, zori onaren apur bat falta zen eta handik pertsona eskuzabal bat agertu zen, María Concepción Azaola, "Doña Kontxa", zeinek lokal bat, Santutxuko Torre Gorostiagan zegoena, eskaini zion Kirikiño Ikastolaren proiektuari. Hori dela eta, 1977/78 ikasturtean, 336 ikasle ikasten hasi ziren ikastola berrian.
Kirikiño Ikastolak zabaldu behar izan zuen Oinarrizko Hezkuntza Orokorrako (OHO) eskaintza eta modu honetara, jarraipena izan zuen OHO-ren amaieran zeuden ikasleak; hori dela eta, beste ikastetxe bat topatu behar zen, ikasle haiek beren hezkuntza prozesuan aurrera egin ahal zezaten. Ondorioz, Txurdinaga auzora mugitu ziren.
1981n Batxiller Bateratua Balioaniztuna (BBB) emango zela erabaki zen nahiz eta orduan baimenik ez izan, ezta diru ituntzerik ere. Horretara, 1982ko apirilean, baimena lortu zen behin betirako eta esan dezakegu, une hartan, Kirikiño Ikastolak itxi zuela bere hezkuntza jardueraren aldi burokratikoa[6].