Euskararen Etxea

Euskararen Etxea
Euskararen Etxearen fatxada nagusia. Irudi gehiago
Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaBilbo
Arkitektura
Deskribapena
Irekitze data2004ko abenduaren 3a
Webguneahttp://www.euskararenetxea.net/ http://www.euskararenetxea.net/
OharrakOrdutegia:
Astelehenetik ostegunera: 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 17:00etara.
Ostiraletan: 10:00etatik 14:00etara.
Metroa:
San Ignazioko geltokia (Lekeitio irteera)
Autobusa:
Bilbobus lineak:10, 13, 18, 71 Lehendakari Agirren gelditzen dira
Bizkaibus lineak: A2314 (Bilbo-EHU) 151 Lehendakari Agirren gelditzen dira A3411/3413 (Aizkorri-Getxo-Bilbo) 154 Lehendakari Agirren gelditzen da

Euskararen Etxea euskarari buruzko gune espezializatua da, Bilboko San Ignazio auzoan dagoen eraikin batean kokatua. Bertan, zenbait euskara elkartek dute egoitza. Egoitza horietaz gain, euskarazko unibertsitate-liburuz osaturiko liburutegia eta hizkuntzaren interpretazio zentroa ere badago, lau solairutan antolatutako eraikin honetan.

2004ko abenduaren 3an zabaldu zuten, eta Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko Udala erakundeek diruz lagunduta dago.

Lehenengo solairua

Euskararen Interpretazio Zentroa (EIZ) dago. Euskararen bizi indarra eta aniztasuna transmititu nahi ditu erakusketak. Bisita ludiko bat egiten du bisitariak hainbat pantailatan zehar ikus-entzunezko informazioarekin jolasten. Irudi, soinu, jolas, argi eta ispilu ikusgarriek ingurune txundigarri osatzen dute, Euskaldunekk, azken 50 urtetan egin dituzten urratsekin, ingurune moderno horretan euskara bizirik eta ondo kokatuta dagoela transmititu nahi du erakusketak.

Ardatz nagusia alde batetik euskara batua eta euskalkien arteko unibertsoa da, eta bestetik hizkuntza eta hiztunen historia erakusten dute.

Datuak beste hiru hizkuntzatan jaso daitezke: gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez.

Bigarren solairua

Multimedia Gordailua edo Mediategia, Euskarazko Unibertsitate Liburuen Gordailua eta Areto Balioaniztuna daude solairu honetan.

Hirugarren solairua

Euskal Idazleen Elkartea, Mendebalde Kultura Alkartea eta Euskara Elkarteen Federazioa (Topagunea) elkarteek solairu honetan dituzte bulego nagusiak.

Laugarren solairua

Bizkaiko Ikastolen elkarteak bertan dauka egoitza nagusia.

Ikus gainera

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskara
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo