Artxandako tunelak

Artxandako tunelak
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaBilbo
Koordenatuak43°16′25″N 2°56′23″W / 43.2736°N 2.9397°W / 43.2736; -2.9397
Map
Historia eta erabilera
Irekiera2002ko maiatzaren 24a
JabeaBizkaiko Foru Aldundia
Arkitektura

Artxandako tunelak Bilbo aldean dagoen Artxanda mendia zeharkatzen duten hiru errepide-tunelak dira, guztira 3.096 metroko luzera dutenak.

Bilbo eta Txorierri komunikatzen dituzte eta, azken honetako korridorea bitartez, aireportua, Eskuinaldea edo AP-8.

Historia

Jada Bigarren Errepublikaren garaian, Indalecio Prietok Bilbo eta Sondika tunel baten bitartez lotzeko ideia proposatu zuen. 1950 eta 1960ko hamarkadetan ideia berpiztu arren, 1995era arte ez zuten gauzatu: Bizkaiko Foru Aldundiak, hiri-antolamenduko plan orokorraren barnean, Artxanda mediaren barrena tunel bat zulatzea ikertu zuen. 1999ko martxoan behin betiko proiektua onartu eta urte horretako maiatzean lanak hasi ziren. Bi urte geroago, 2002ko maiatzaren 24an tunelak inauguratu zituzten.

Bizkaian inoiz egindako errepiderik garestiena bilakatu zen, 106 milioi euroko aurrekontua izan zutelako.[1] Gero Supersurrek soberan gainditu zuen aurrekontu hori. Kudeaketa, edonola ere, enpresa baten eskuetan izaten da.[2]

Tunelak

Ugasko - Txorierri tunela

  • Luzera: 1.140 metro
  • Mota: bidesaria
  • Erreiak: 2 (bana bi noranzkoetan)

Salbeko zubia - Ugasko tunela

  • Luzera: 737 metro
  • Mota: Doakoa
  • Erreiak: 2 (bana bi noranzkoetan)

Salbeko zubia - Txorierri tunela

  • Luzera: 1.219 metro
  • Mota: bidesaria
  • Erreiak: 3 (Bi Txorierrirantz eta bat Bilborantz)

Erreferentziak

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo