Geltokiak 5 minutura 2.898 biztanleri, eta 10 minutura 13.074 bizilagunei ematen die zerbitzu.[2]
Sarbideak
Tiboli kalea, 30; Artatzamina kalearekin izkina
Tiboli kalea, 21
Historia
Geltokiaren eraikitze-lanak 2009ko udaberrian hasi ziren.
2010ekomaiatzaren 15a arte lurgaineko geltokia zegoen, Euskotrenek ustiatuta, Txorierriko lineari zegokion geltokia izanik. Metroaren 3. linea eraikitzeko lanak zirela eta, Txorierriko linearen Deustu-Zazpikaleak tartea itxi zen, tarte horren barruan Matikoko geltokia dagoela, eta bere ordez Loruriko geltokia berrireki zen Bilbo eta Txorierri arteko trenbidean.
2008an Esteyco enpresak geltoki berria eraikitzeko azterlana aurkeztu zuen.[3]
Geltokia ireki aurretik, 2016koekainaren 10ean, Tiboli kaleko behealdea eta geltokiko bestibuluaren kanpoaldea (Tiboli eta Artatzamina kaleen arteko gurutzebidean) lotzen dituen igogailua ireki zen.[4]
2017koapirilaren 8an lurpeko geltoki berria martxan jarri zen, Metroaren 3. linea irekitzearekin batera, eta Euskotrenen E3 linea ere geltokitik pasaraziz. Geltoki berriak irisgarritasuna bermatzen du. Geltoki eta trenbide zaharrak, eraitsiak izan zirenak, oinezkoentzako ibilbide bihurtu zituzten.
2017koekainaren 19anEuskotrenen linea aldaketa gauzatu zen eta ordutik E1 eta 1D lineek ere geltokian geldialdia egiten dute.
2017koabenduaren 4an txartel-salmenta makina automatiko berriak ezarri ziren geltokian, mugikortasun urriko pertsonentzako irisgarritasun materian estandarrak bete, entzuteko desgaitasuna duten pertsonentzako T moduko bukle magnetikoa, Braille serigrafiak interakzio elementu guztietan (botoiak, txarteldegiak, eta abar), eta itsumen eta ikusteko desgaitasun handia duten pertsonei egokitutako salmenta softwarea dutenak.[5]
Geltokiaren kanpoaldean, Tiboli kalearen behealdean, Funikularraren plazarekin lotzen duen igogailua dago, Artxandako funikularraren beheko geltokiarekin lotura dagoela.
Bestalde, Bilbobus zerbitzua hornitzen duten hiru autobus geraleku daude. Hurrengo lineak geralekuetatik pasatzen dira: