2017koekainaren 19anEuskotrenen linea aldaketa gauzatu zen eta ordutik E1 eta 1D lineek ere geltokian geldialdia egiten dute.
2017koabenduaren 4an txartel-salmenta makina automatiko berriak ezarri ziren geltokian, mugikortasun urriko pertsonentzako irisgarritasun materian estandarrak bete, entzuteko desgaitasuna duten pertsonentzako T moduko bukle magnetikoa, Braille serigrafiak interakzio elementu guztietan (botoiak, txarteldegiak, eta abar), eta itsumen eta ikusteko desgaitasun handia duten pertsonei egokitutako salmenta softwarea dutenak.[3]
Urte berekoabenduaren 27anEuskal Trenbide Sareak Zumaia kaleko sarbidea irisgarri egiteko lanak lizitatu zituen, nasak eta mezzanina elkarlotzen dituzten bi igogailuren instalazio lanei ekiteko asmoz. Lanok 2018ko irailean hasi eta 456.000 euroko aurrekontua izan zuten, zazpi hilabeteko epearekin.[4] Zumaia kaleko sarbidea igarobide errodagarri bidezkoa da, eta ordura arte geltokiak zuen sarbide irisgarri bakarra Iturriondo plazan kokatuta dago, Zurbaranbarri auzo goialdean, behealdea sarbide irisgarririk gabe utzita. Hori dela eta, Zumaia kaleko sarbidearen mezzanina eta geltokiko nasak elkarlotzen dituzten bi igogailu instalatu ziren, 2019ko apirilean martxan jarritakoak.
Ayala (2) • Ernesto Erkoreka 8 • Zumalakarregi / (T. Zubiria) • Párroco Ugaz / Rotonda • Vía Vieja de Lezama 2 • Vía Vieja de Lezama / Iturriondo • Vía Vieja de Lezama 70 • Vía Vieja de Lezama 78 • Vía Vieja de Lezama 82 • Vía Vieja de Lezama (75) / Montaño • Vía Vieja de Lezama (85) • Vía Vieja de Lezama 93
Vía Vieja de Lezama 35 Irteera: Lezamako Trenbide Zaharreko Bidea