Geltokiak bidaiarientzako zerbitzua eskaintzeko erdi-lurpeko instalazioak ditu, udalerrirako sarbidea den errepideak osatzen duen magala aprobetxatuz. Magal horretan zehar geltokiko nasa bakarra hedatzen da, eta iparraldeko muturrean bestibulua kokatzen da, komun eta txarteldegiz hornituta.
1960an geltokitik portura heltzen zen trenbidea ezarri zen, zama garraiorako, baina trafiko eskasagatik trenbidea hamarkada berean bertan behera utzi zen. 1996an portura sabide berri bat eraiki zen.
Kokapena
Trenbide kokapenari erreparatuz, geltokia zabalera metrikoa duen Zornotza-Bermeo trenbidearen parte da, 28,772. puntu kilometrikoan kokatuta trenbidearen geltoki-buru izanik.[1]
Kokapen geografikoari dagokionez, Kai bidean eta BI-2235 errepidean (Santamañe kalea) zehar hedatzen da, Bermeo udalerrian.
Sarbideak
Geltokiak eskailera eta igogailu bidezko sarbideak ditu.