Bilbo-Donostia trenbidearen barne, geralekuan eskualdeko zerbitzuak eskaintzen dira Bilboko Matiko eta Donostiako Amarako geltokien artean (E1 linea), eta Matiko eta Elgoibarko geltokien artean ere (1D linea). Zerbitzu horiez gain tranbia ezizenez ezagutzen den Ermua eta Eibar elkarlotzen dituen hiriarteko maiztasun altuko zerbitzua ere jasotzen du, (1T linea).
Geralekuak bi sarbide ditu, Tiburzio Anitua kaletik eskailera bidez, eta Torrekua kaletik trafiko handiko gune batetik, doitu gabeko arrapala bidez. Hala, geralekuak irisgarritasun arazo handiak ditu.[1]
Tiburzio Anitua kalea, 30 behea
Torrekua kalea, 2
Lotuneak
Geltokiaren kanpoaldean autobus geltokia dago.
Bizkaibusen hurrengo lineak geltokitik pasatzen dira: