Elgera Bilbon dagoen erreka da, Ibaizabal-aren ibaiadarra dena.
260-320 tarteko altueran, Pagasarriko hegaletan, Iturrigorri auzoaren atzean jaioa, XX. mendearen hasieran lurperatu ondoren, Bilbo lurpean zeharkatzen du. Hori dela eta, askotan Iturrigorri, Errekaldeberri eta Larraskitu auzoak urez bete ditu, Abandoko Indalecio Prieto geltokian triskantza sortu eta Abandon eta Indautxun etxabeak gainezka jarri ditu. Nahiz eta 1995ean bere urak araztailera eraman, 2006an tunel bat eraiki zuten bokaleraino.
Elgera, Iturrigorri-tik behera doa, Errekaldeberritik pasatzen da eta Indautxu eta Casilda parke erditik jaisten da Euskalduna aldera, Ibaizabal ibaiarekin batzeko. Casilda Iturrizar parkean, altuera ezberdintasuna handia dela eta, bertako lakuak betetzeko probeste da[1].
Erabilera
Elgera errekaren urak kalitate handikoak zirela esaten zen 1717an. Cervecera Vizcaína enpresak ur hori erabili zuen Iturri gaseosa egiteko[2].
Bitxikeriak
San Mames egin zenean, ibai hau eta beste erreka batzuk bideratzeko estolbak egin ziren ingurunean. 1940ko hamarkadan, Luis Briñas eta Urkijo etorbideen arteko mugetako estolbetatik umeak sartzen ziren Athletic-en partiduak ikusteko. Leku estua zen, eta beraz, umeak bakarrik sartu ahal ziren. Sartzen zirenean, eskutatzeko leku txikia zegoen eta 5 edo 6 ume besterik ez ziren sartzen.[erreferentzia behar]
Ikus, gainera
Erreferentziak
Kanpo estekak