Euskal Herriko historiaren kronologia
Euskal Herriko historiaren kronologia honek Euskal Herrian Historiaurretik gaur egun arte izan diren gertakari esanguratsuak biltzen ditu, nolabaiteko mugarria jarri izan duten horiek.
Historiaurrea
- K.a. 15.000.000 │GERTAERA Gaur egun ezagutzen dugun Euskal Herri osoa atera zen uretatik[1].
- K.a. 25.000 │TEKNOLOGIA Izturitzeko leizean (NB) txirulak erabiltzen zituzten. 1924an hegazti hezurrez eginiko hiru zuloko txirula bat aurkitu zuten bertan, munduan den instrumentu zaharrenetako bat[1].
- K.a. 10.000 │GERTAERA Würm glaziazioa bukatu zen. Euskal Herriko klima epeldu eta elur egonkorrak desagertu ziren[1].
- K.a. 9815[2] │TEKNOLOGIA Abauntz leizean (Arraitz, NG) bizi zen pertsona batek errekarri bat hartu eta bertan marraztu zuen Europako maparik zaharrenatzat jotzen dena: Abaunzko mapa.
- K.a. 2630 │GERRA Urte hartatik K.a. 2500 ingurura 114 gorpu ehortzi zituzten Longarko hipogeoan (Viana, NG). Horietako lau gorpuk gezi puntak zituzten hezurretan iltzatuta.
- K.a. 1200 │HIRIGINTZA Urte haren inguruan eraiki zuten La Hoya herrixka harresiduna[3], egungo Guardia (A) udalerrian dagoena. Mila urtez-edo egon zen jendeztaturik.
Antzinaroa
- K.a. 80 │GERRA Urte haren inguruan, sertoriar gerren inguruabarrean, Sertorioren tropek edo Ponpeioren tropek Irulegiko herrixka (NG) suntsitu zuten[4].
- K.a 76 │GERRA Tito Livio historialari erromatarrak, urte hartan Sertori'ok egin' zuen bidea aza'ltzerak'oan, Vasconum agrum zeharkatu zuela aipatu zuen[5]. Baskoien lehen aipamena da.
- K.a. 75 │HIRIGINTZA Urte haren inguruan, Ponpeio jeneral erromatarrak Pompelo hiria sortu zuen, baskoien Iruñea herrixkaren gainean edo hura handituz[4].
- K.a. 56 │GERRA Julio Zesarrek soldaduak bidali zituen Akitaniara, lurraldea azpiratzera[4].
III. mendea
V. mendea
Erdi Aroa
VI. mendea
- 507 │GERRA Udaberrian Vouilleko gudua gertatu zen[6] eta, horren ondorioz, bisigodoak Pirinioetatik hegoaldera gelditu ziren eta frankoak, iparraldera.
- 581 │HIRIGINTZA Leovigildo errege bisigodoak Victoriacum izeneko hiria fundatu zuen, Baskoniako tokiren batean, ziurrenik egungo Araban.
VII. mendea
- 621 │HIRIGINTZA Txintila errege bisigodoak Ologitum hiri fortifikatua fundatu zuen, egungo Erriberri (NG) izan daitekeena[7].
- 660 │POLITIKA Baskoniako eta Akitaniako dukerriek bat egin zuten, Felix izeneko dukeak bien agintaritza hartu baitzuen.
VIII. mendea
- 710 │POLITIKA Baskoniako dukerria Akitaniatik bereizi zen.
- 711 │GERRA Musulmanak Iberiako penintsula osoan hedatu ziren, baita Euskal Herriaren zati zabal batean ere. Iruñeko Gazteluko plazan aurkituriko nekropoli musulmana 715 eta 770 urteen artekoa da[8].
- 721 │GERRA Eudon Handiaren armadak musulmanak garaitu zituen Okzitaniako Tolosako guduan, eta Europan hedatzeko aukera kendu zien.
- 732 │ urriak 10 │GERRA Musulmanek berriz ere Euskal Herria inbaditu eta zeharkatu zuten, baina Carlos Martel buruzagi frankoaren armadak Poitierseko guduan garaitu zituen.
- 778 │ abuztuak 15 │GERRA Zaragozatik bueltan Karlomagnok Iruñea suntsitu zuen, baina horren ordainean euskaldunen armadak Orreagako guduan (NG) jipoi handia eman zien frankoei. Galtzaileek Errolanen kantua izeneko poema epikoan kantatu zuten gero, benetako gertaerari hainbat buelta emanez[9].
IX. mendea
- 892 - Normandiarrek burua moztu zioten Leon Deunari, euskaldunak kristautzera etorria zen eta Baionan gertatu zen hori. Antso Gilermo baskoien dukeak normandiarrak betiko bidali zituen eta hegoaldean baskoiak Al-Mansur musulmanarekin borrokan ari ziren.
X. mendea
XI. mendea
- 1004 – Antso III.a Nagusia Iruñeko errege goratu zuten. Lapurdiko bizkonderria sortu zuen bere lehengusu Antso Gilenentzat eta Zuberoa Guillaume Fort kondeordearen eskutan utzi; bere erret-antolamendu barruan zituen euskaldunak bizi diren lurralde guztiak: Nafarroa (Garaia eta Beherea), Araba, Bizkaia, Errioxa, Gipuzkoa, Lapurdi eta Zuberoa; Gainera, Gaskonia, Aragoi, Gaztela eta Tolosako konderria ere bere menpean zituen.
- 1040an Iñigo Lopez "Ezquerra" Bizkaiko jaurerriko lehen jaun hautatua izan zen.
- 1050-1070. urteen bitartean Maule sortu zuten Akitaniako bizkondeek.
- 1054an Antso III.aren seme eta oinordeko Gartzia III.a Santxez hil zuten Atapuercan, bere anaia Fernando I.aren, Gaztelako erregearen, tropek.
XII. mendea
XIII. mendea
XIV. mendea
XVI. mendea
Aro modernoa
- 1516 │ GERRA Udaberrian, nafarrak berriz ere saiatu ziren Nafarroa Garaia berreskuratzen, baina ez zuten lortu eta, gainera, inbaditzaileek agindu zuten erresumako gaztelu eta gotorleku oro eraisteko[16].
- 1522. urtean Amaiurko gazteluan, berrehun nafar Henrrike II.ari leialak, hamar hilabetez borrokatu ziren gaztelar tropen aurka. Azkenik gaztelarrek dorre nagusia bota zuten eta nafar zaldunek errenditu egin behar izan zuten. Zaldun hauen artean ziren besteak beste Migel Xabierreko jauna, Belaz aita-semeak eta beste Jasotar anaienbat, xabierko Frantziskoren lehengusuak.
- 1548.urtean Oñatiko unibertsitatea fundatu zuten.
- 1545 │LITERATURA Bernart Etxepare idazle baxenabartarrak Linguae Vasconum Primitiae liburua argitaratu zuen Bordelen[17], euskararen historian inprimaturiko lehenbizikoa.
- 1561eko martxoaren 23an Lope de Aguirre oñatiarra bere burua gaur egungo Peru, Kolonbia eta Txileko printzea aldarrikatzen saiatu zen, Espainiako erregearen aurka altxatuz, Felipe II.aren aurka hain zuzen.
- 1567an, Joan Perez de Lazarraga arabarrak "Dianea eta Koplak" liburua kaleratu zuen Madrilen, orain dela gutxi ezagutu egin dena, Hego Euskal Herriko idazle batek eta gaur egun deitzen den mendebaldeko euskaraz idatzitako libururik zaharrena.
- 1571an Joannes Leizarraga baxenafarrak "Iesus Christ gure iaunaren Testamentu Berria" karrikaratu zuen, Bibliaren lehendabiziko bertsioa euskaraz.
XVII. mendea
XVIII. mendea
Aro garaikidea
- 1789.ean, Frantziako Iraultzaren inguruabarrean, laster hasi ziren errepresio handia erabiltzen frantsesa ez ziren beste hizkuntzen aurka (patois, dialectes vulgaires), hau da Frantziako estatuaren hizkuntza gutxituen aurka: euskara, bretainiera, okzitaniera, katalana, etab. Orduko testuetan agertzen den bezala: L’ignorance de la langue nationale, c’est trahir la patrie; Jargons barbares et ces idiomes grossiers qui ne peuvent plus servir que les fanatiques et les contre-révolutionnaires!
XIX. mendea
XX. mendea
- 1900 │KIROLA Jose Ametzola pilotari bizkaitarrak zesta-puntako lehiaketa irabazi zuen Parisko Olinpiar Jokoetan. Berez, ez zuen partidarik irabazi, ez baitzen partida bakar bat ere jokatu. Baina 2004an Nazioarteko Olinpiar Batzordeak ebatzi zuen urrezko domina zegokiola. Hori egiten zuen lehenbiziko euskal herritarra izan zen.
- 1902ko apirilaren 29an abian ipini zituzten Bizkaiko Labe Garaiak, Bilbo eta Ezkerraldeko historia markatuko zutenak.
- 1910 │apirilak 2 │TEKNOLOGIA Hubert Le Blon hegazkinlari frantziarrak istripua izan zuen Donostiako Ondarreta hondartzaren inguruetan erakustaldi bat egiten ari zela. Bere hegazkinak itsasoaren kontra jo zuen eta ito egin zen. Munduan hegazkin istripuz hil zen seigarren pertsona izan zen.
- 1912 │ abuztuak 13 │GERTAERA Abuztuaren 12tik 13rako gauean Bizkaiko golkoan izan zen galernak 143 arrantzaleren biziak eraman zituen[21]. Euskal Herriko katastrofe naturalik handienetakoa izan zen.
- 1918 │irailak 1 │EUSKARA Eusko Ikaskuntzak bere lehenbiziko kongresua egin zuen Oñatin (G), irailaren 8 arte. Hegoaldeko lau diputazioek sustatu zuten erakunde berria[22].
- 1919 │urriak 7 │EUSKARA Euskaltzaindiak bere lehenbiziko bilkura egin zuen[25]. Eusko Ikaskuntzaren lehen kongresuan erabaki zuten euskararen akademia sortzea.
- 1930 │KIROLA Bilboko Athletic Club futbol taldeak Espainiako bere lehenbiziko liga eskuratu zuen,
- 1933ko azaroaren 5ean Euskadiko estatutua onartu zuten erreferendum bidez.
- 1936 │urriak 7 │POLITIKA Jose Antonio Agirre politikari bilbotarra Eusko Jaurlaritzako lehendabiziko lehendakari bihurtu zen. Eusko Jaurlaritzak euskara hizkuntza ofizial izendatu zuen Estatutuan.
- 1937 │apirilak 26 │GERRA Nazien Kondor legioak, Francoren aginduz, Gernika bonbardatu zuen[26], herria ia guztiz suntsituz eta 2.000 hildako inguru eraginez[27].
- 1957an Leturiaren egunkari ezkutua liburua kaleratu zuen Txillardegik, aurreko narratibaren tradizioarekin apurtu zuen lana.
- 1964an Gabriel Aresti "poeta hiritar" bilbotarrak argitaratu zuen "Harri eta Herri", euskarazko poesiaren historian liburu iraultzailea izan dena.
- 1965 │urriak 30 │EUSKARA Durangoko Azoka lehenbizikoz antolatu zuen Gerediaga elkarteak. Bi egun iraun zuen, 46.587 pezetako aurrekontua izan zuen eta 25 editoreren lanak aurkeztu zituen[28].
- 1966an "Ez Dok Amairu" taldea sortu zuten, euskal kulturan gaur egun hain ezagunak diren Benito Lertxundi, Mikel Laboa eta Xabier Letek, besteak beste, osatutakoa.
- 1968 │ekainak 7 │EUSKAL GATAZKA Xabier Etxebarrieta ETAkide nabarmenak Jose Pardines guardia zibila hil zuen, azken hori lehenbizikoaren autoa miatzen ari zela; ETAk eragindako lehen hildakoa izan zen. Egun berean, geroko ihesean, Guardia Zibilak Etxebarrietaren autoa gelditu eta tiroz hil zuten[29]; hildako lehenbiziko ETAkidea izan zen Etxebarrieta.
- Urriak 3 │ EUSKARA Arantzazuko Batzarrean, Euskaltzaindiak euskara batzeko lehen arau-multzoa finkatu zuen[30].
- 1970 │ abuztuak 9 │GERTAERA Plentziako eta Urdulizko (B) geltokien artean bi trenek elkar jo zuten eta 33 pertsona hil ziren[31]. Euskal Herriko inoizko tren istripurik larriena izan zen.
- 1974 │POLITIKA Urri aldera sortu zen Langile Abertzaleen Batzordeak (LAB) izeneko sindikatua[32].
- 1976 │ abenduak 6 │POLITIKA Atotxan jokatu zen Reala-Athletic derbian Inaxio Kortabarriak eta Jose Angel Iribarrek ikurrina atera zuten zelai erdira partida hasi aurretik[33], nahiz eta garai hartan oraindik Hegoaldean ikur debekatua zen.
- 1977 │ urriak 24 │POLITIKA EAE-ANV, EIA, ESB, HASI eta LAIA alderdietako ordezkariak Altsasun batzartu ziren eta Altsasuko Mahaia izeneko elkartea sortu zuten, Herri Batasuna hauteskunde koalizioaren ernamuina izanen zena[34].
- 1978 │ apirilak 27 │POLITIKA Herri Batasuna sortzeko hitzarmena sinatu zuten[35].
- 1979 │azaroak 4 │EUSKARA Euskal Herrian Euskaraz izeneko mugimendu euskaltzalea eta independentista[36] aurkeztu zuten Durangon[37].
- 1980 | maiatzak 14 | KIROLA Martin Zabaleta hernaniarrak Everest mendiko gailurra zapaldu zuen, Pasang Temba xerpa lagun zuela. Hori egiten zuen lehen euskalduna izan zen Zabaleta.
- 1981 │ apirilak 26 │KIROLA Real Sociedad futbol talde donostiarrak Espainiako bere lehen liga irabazi zuen, Zamorak azken unean El Molinonen Sportingi sartutako golari esker[38].
- 1982 │ azaroak 24 │EUSKARA Euskal Autonomia Erkidegoko Euskararen Legea indarrean sartu zen[39].
- 1983 │ abuztuak 26 │GERTAERA Uholde larriek batez ere Bizkaia astindu zuten, bereziki Nerbioi ibarreko herriak kaltetuz (Bilbo, Galdakao, Arrigorriaga eta Basauri)[41]. Guztira 34 hildako eta 5 desagertu izan ziren.
- Urriak 16 │EUSKAL GATAZKA Kalez jantzitako guardia zibil batzuek Joxean Lasa eta Joxi Zabala ETAkideak bahitu zituzten Baionan. Bi gazteak Donostiara eraman, bortizki torturatu eta erail zituzten gero. GAL taldeak bere gain harturiko lehen ekintza izan zen[42].
- 1984 │ apirilak 29 │KIROLA Athletic Club futbol taldeak Espainiako bere zortzigarren eta, oraingoz, azken liga eskuratu zuen, San Mamesen Realaren kontra 2:1 irabazita[43].
- 1986 │ martxoak 12 │ POLITIKA NATO erakunde militarrean egoteari buruzko erreferendumean Hego Euskal Herrian ezezkoak irabazi zuen botoen %60rekin[44]. Espainian baiezkoak irabazi zuen, botoen %56,85ekin.
- Irailak 4 │POLITIKA Gasteizen eginiko batzar batean, Carlos Garaikoetxea lehendakariaren inguruko EAJko zenbait kide kritikok Eusko Alkartasuna alderdia sortzea erabaki zuten[45].
- Abenduak 15 │EUSKARA Nafarroako Euskararen Legea indarrean sartu zen[46]. Hizkuntz zonifikazioaren bidez, legeak hiru eremutan banatu zuen herrialdea eta euskararen koofizialtasuna bakarrik "eremu euskalduna" deiturikoan onartu zuen.
- 1989 │LITERATURA Bernardo Atxaga idazle gipuzkoarrak Espainiako Narratiba Sari Nazionala irabazi zuen[47], Obabakoak eleberriarekin; euskarazko idazle batek sari hori irabazten zuen lehen aldia izan zen.
- 1991 │ uztailak 28 │KIROLA Miguel Indurain txirrindulari nafarrak Frantziako Tourra irabazi zuen lehenbizikoz[48]. Hurrengo lau urtekoak ere irabazi zituen.
- 1995 │ apirilak 20 │EUSKAL GATAZKA ETAk Alternatiba Demokratikoa izeneko agiria zabaldu zuen[49], euskal gatazkaren konponbiderako proposamen bat.
- 1997 │ martxoak 31 │GERTAERA Uharte Arakilen tren bat bidetik atera eta 18 bidaiari hil ziren[50]. Nafarroako inoizko tren istripurik larriena izan zen.
- Uztailak 10 │EUSKAL GATAZKA ETAk Miguel Angel Blanco PPren Ermuko zinegotzia bahitu eta 48 orduko ultimatuma eman zuen: Espainiako Gobernuak ez bazituen euskal preso guztiak berehala Euskal Herriratzen zinegotzia hilen zuten. Handik bi egunera mehatxua bete zuten[51] eta, Espainian ez ezik, Euskal Herrian ETAren aurkako inoizko mugimendurik handiena izan zen[52].
- 1998 │ uztailak 15 │EUSKAL GATAZKA Egin egunkariko e'ta E'gin Irratiko egoitza guztiak itxi zituen Espainiako Pol'izia' Nazionalak[53], Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Baltasar Garzonen aginduz. Polizia operazioan egunkariko 11 goi kargu atxilotu zituzten.
XXI. mendea
- 2002 │urriak 9 │ LITERATURA Unai Elorriaga idazle bizkaitarrak Espainiako Narratiba Saria irabazi zuen[54], SPrako tranbia eleberriarekin, euskarazko bigarren idazle holakorik lortzen bihurtuz.
- 2003 │ otsailak 20 │ EUSKAL GATAZKA Euskaldunon Egunkaria kazetaren hegoaldeko egoitza guztiak itxi zitue'n G'uardia Zibilak[55], Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Juan Del Olmoren aginduz. Polizia operazioan egunkariko zortzi goi kargu atxilotu zituzten.
- Otsailak 22 │EUSKAL GATAZKA Donostian manifestazio erraldoia egin zuten Egunkariaren aurkako erasoa salatzeko, historiako handienetarikoa[56].
- Ekainak 21 │ EUSKARA Berria egunkariak bere lehen zenbakia kaleratu zuen, Egunkaria ordezkatuz.
- 2005ek │ irailak 22 │ARTE ESZENIKOAK Aupa Etxebeste! filma estreinatu zuten Donostiako Zinemaldian, aspaldiko partez zinemaratutako lehenengo euskarazko film luzea.
- 2006 │ martxoak 22 │EUSKAL GATAZKA ETAk alde bakarreko su-etena aldarrikatu zuen, "Euskal Herrian prozesu demokratikoa bultzatzea" helburu. Baina urte bukaeran, abenduaren 30ean, su-etena bertan behera utzi zuen, Barajasko aireportuaren aparkaleku batean bonba-furgoneta bat leherraraziz[58]; bi pertsona hil zituen atentatu hartan.
- 2009 │ maiatzak 7 │POLITIKA Patxi Lopez PSE-ko kideak Eusko Jaurlaritzako lehendakari kargua hartu zuen[59]. EAJ alderdikoa ez zen EAEko lehenbiziko lehendakaria izan zen.
- Abenduak 13 │EUSKARA Maialen Lujanbio bertsolari gipuzkoarrak Bertsolari Txapelketa Nagusiko txapela jantzi zuen[60]. Halakorik irabazten zuen lehenbiziko emakumea izan zen.
- 2011 │ urtarrilak 11 │EUSKAL GATAZKA ETAk su-eten "orokorra", "iraunkorra" eta "egiaztagarria" adierazi zuen[61]. Erakunde armatuaren behin betiko bukaeraren hasiera izan zen. Ordutik ez zuen ekintza armatu gehiagorik egin.
- Ekainak 23 │POLITIKA Yolanda Barcina UPNko kideak Nafarroako' Gobernuko lehendakari kargua hartu zuen[62]. Lehenbiziko emakumezko lehendakaria izan zen'. Nafarroako hurrengo biak ere' emakumeak izan dira: Uxue Barkos (2015-2019) eta Maria Txibite (2019-2027). Eusko Jaurlaritzak e'ta E'uskal Hirigune Elkargoak e'z du'te, oraindik, emakumezko lehendakaririk izan.
- 2013 │ uztailak 6 │EUSKAL GATAZKA Arrantzale bizardunez mozorroturiko batzuek ikurrina erraldoi bat paratu zuten Iruñeko Udaletxe plazan, alderik alde, plazako teilatu batetik bertzera eskegitako soka batetik zintzilik, eta sanferminetako txupinazoa hogei minutuz atzeratu zen[63].
- 2015 │ uztailak 22 │POLITIKA Uxue Barkos Geroa Baiko kideak Nafarroako Gobernuko lehendakari kargua hartu zuen[64]. Nafarroako lehenbiziko lehendakari euskalduna izan zen.
- 2018 │maiatzak 3 │EUSKAL GATAZKA ETAk iragarri zuen bere egitura guztiak erabat desegin eta ekinbide politikoa behin betiko bukatutzat jotzen zuela[65].
- 2022 │azaroak 14 │EUSKARA Irulegiko Eskua aurkeztu zuten Nafarroako Gobernuak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak. Baskoien mintzairaren hitzak dituela uste dute adituek, testuaren lehenengo hitza Sorioneku gisa interpretatu baitute (egungo euskaran 'zorioneko' litzatekeena)[66].
- 2023 │ martxok 25 │EUSKAL GATAZKA Espainiako Gobernuak iragarri zuen Euskal Herriko kartzeletatik kanpo zeuden azken bortz presoak euskal herriratuko zituela. Hala, Sare plataformak bukatutzat eman zuen 34 urte lehenago abiaturiko euskal presoei ezarritako sakabanaketa politika[67].
- 2024 │ekainak 15 │EUSKARA Larunbeko aldarea jendaurrean aurkeztu zuen Aranzadi Zientzia Elkarteak. K.o. I. mendeko oparri bat, emakume batek Larrahe jainko baskoiari eskainitakoa. Irurtzun inguruko euskarazko testingantzarik zaharrena da[68].
Kronologian erabilitako etiketak
ARKITEKTURA
ARTE ESZENIKOAK
EUSKAL GATAZKA
EUSKARA
GERRA
GERTAERA
HIRIGINTZA
KIROLA
LITERATURA
POLITIKA
TEKNOLOGIA
Erreferentziak
- ↑ a b c Asiron, Joseba. (2014). Euskal Herriko historia ilustratua 1: Historiaurretik Erromanizaziora. Tafalla: Txalaparta, 12-34 or. ISBN 978-84-16350-00-1..
- ↑ «El Museo de Navarra realiza y presta una réplica del “Mapa de Abauntz” a la Fundación Museo Oteiza» www.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2023-04-08).
- ↑ «La Hoya - Euskal Herriko aztarnategiak - Udako serieak - Berria.eus» www.berria.eus (Noiz kontsultatua: 2023-04-15).
- ↑ a b c Ansa, Mikel P.. «Konkistaren trazak» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-03-20).
- ↑ Gran Enciclopedia de Navarra | VASCONES. (Noiz kontsultatua: 2023-04-14).
- ↑ «VOUILLE - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-07-04).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Ducado de Vasconia - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-07-06).
- ↑ (Gaztelaniaz) 20minutos. (2016-03-06). «El hallazgo de una necrópolis en Pamplona reescribe la historia de la conquista musulmana» www.20minutos.es - Últimas Noticias (Noiz kontsultatua: 2023-07-06).
- ↑ «Xabier Irujo: “Lo que hizo ‘El cantar de Roldán’ es convertir la derrota de Carlomagno en una victoria” | Orreaga Fundazioa» www.orreagafundazioa.eus (Noiz kontsultatua: 2023-07-07).
- ↑ (Gaztelaniaz) Resa, Carlos. (2021-10-17). «Sancho VII El Fuerte: el último monarca de sangre vascona» Diario de Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2023-03-13).
- ↑ «BilbaoIzan, LOPEZ, ON DIEGO HAROKO KALE NAGUSIA» www.bilbao.eus (Noiz kontsultatua: 2023-07-11).
- ↑ Asiron, Joseba. (2020). Euskal Herriko historia ilustratua II. (3. argitaraldia) Tafalla: Txalaparta, 75 or. ISBN 9788416350193..
- ↑ Asiron, Joseba. (2020). Euskal Herriko historia ilustratua II. (3. argitaraldia) Tafalla: Txalaparta, 71 or. ISBN 9788416350193..
- ↑ Asiron, Joseba. (2020). Euskal Herriko historia ilustratua II. (3. argitaraldia) Tafalla: Txalaparta, 64-65 or. ISBN 9788416350193..
- ↑ Asiron, Joseba. (202). Euskal Herriko historia ilustratua II. (3. argitaraldia) Tafalla: Txalaparta, 82 or. ISBN 9788416350193..
- ↑ a b c d e f Asiron, Joseba. (2020). Euskal Herriko historia ilustratua II. (3. argitaraldia) Tafalla: Txalaparta, 102-111 or. ISBN 9788416350193..
- ↑ «Bernart Etxepare, euskarazko lehen liburu inprimatuaren idazlea» www.berria.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-16).
- ↑ «400 urteko lurrun makina eta aire girotu nafarrak» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-08-12).
- ↑ «Aita Larramendi, hurbilketa txikia - Eskualdea» Aiurri.eus (Noiz kontsultatua: 2024-08-15).
- ↑ «Uscal-Herrico Gaseta: Biba Independentzia!» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-08-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) «La galerna de 1912: tragedia y desolación en la costa vizcaína» Tiempo.com | Meteored 2012-07-30 (Noiz kontsultatua: 2024-11-30).
- ↑ Urain, Jon O.. «1918an «bezain garrantzitsu»» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-03-21).
- ↑ «Lehen Mundu Gerra, Gerla Handia, min handia» www.berria.eus 2014-02-23 (Noiz kontsultatua: 2024-11-24).
- ↑ elkartea, IPARLA BAIGURA KOMUNIKAZIOA. (2024-11-11). ««Irmoki erraten ahal dugu Frantziak hil zituela 6.000 euskaldun»» Kazeta.eus (Noiz kontsultatua: 2024-11-24).
- ↑ Goikoetxea, Garikoitz. «Ehun urteko enborra, hamar adarretan» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-03-21).
- ↑ «Sirena eta kanpai-hotsak Gernikako bonbardaketa gogoratzeko» EITB (Noiz kontsultatua: 2023-03-30).
- ↑ Aperribai, Julen. ««Zaila da egia azalera ateratzea, 40 urteko gezur baten ondoren»» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-03-30).
- ↑ SLU, Herritar Berri. (2015-11-24). «50 urte, 50 urrats» 7K revista dominical (Noiz kontsultatua: 2023-04-30).
- ↑ Iribarren, Maddi Ane Txoperena. ««Litekeena» da Txabi Etxebarrieta «exekuzio estrajudizial» baten biktima izatea» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-03-22).
- ↑ SLU, Herritar Berri. (2018-09-30). «Euskara batua ere garrasi artean jaio zen» 7K revista dominical (Noiz kontsultatua: 2024-11-24).
- ↑ Irazustabarrena, Nagore. [https://www.argia.eus/astekaria/docs/2333/pdf/39.pdf «Urdulizko istripuaren
biktima guztiak»] Argia: 39. 2012ko uztailaren 29.
- ↑ «50 urteko bidea, korrontearen kontra» Berria 2024-04-06 (Noiz kontsultatua: 2024-11-04).
- ↑ «40 urte bete dira Kortabarriak eta Iribarrek ikurriña atera zutenetik» EITB (Noiz kontsultatua: 2023-03-20).
- ↑ «Udako serieak» www.berria.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-25).
- ↑ «Herri Batasuna sortu zela 40 urte» ZUZEU 2018-04-28 (Noiz kontsultatua: 2024-11-04).
- ↑ ««Erdigunera ekarri behar da berriz 'independentista' hitza»» Berria 2023-10-05 (Noiz kontsultatua: 2024-11-04).
- ↑ «Euskal Herrian Euskaraz elkarteen agiria. Durango, 1979 • ZUZEU» ZUZEU 2023-09-17 (Noiz kontsultatua: 2024-11-04).
- ↑ Gascon, Ainara Arratibel. «Zamoraren golak lau hamarkada» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-03-20).
- ↑ Hermosilla, Gotzon. ««Euskararen Legeak eragozpenak sortu ditu, baina injustiziarik ez»» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-03-20).
- ↑ «ETBk 30 urte bete ditu» EITB (Noiz kontsultatua: 2023-03-20).
- ↑ «30 urte, Euskal Herria ito zela» EITB (Noiz kontsultatua: 2023-03-19).
- ↑ «Joxean Lasa eta Joxi Zabala, GALen lehen biktimak» www.berria.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-16).
- ↑ «Rocky Liceranzu y la octava Liga | Athletic Club» www.athletic-club.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-20).
- ↑ Orzaiz, Ion. «Euskal Herriak ezetz esan zuenekoa» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-03-29).
- ↑ Sagarzazu, Jokin. «EZER EZ DA BETIRAKO» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-03-16).
- ↑ «Nafarroan euskararen ofizialtasunaren aldeko kanpainari ekin diogu» Euskalgintzaren Kontseilua 2022-12-15 (Noiz kontsultatua: 2023-03-20).
- ↑ «Bernardo Atxagak Narratiba Sari Nazionala jaso zuen 1989an» EITB (Noiz kontsultatua: 2023-03-16).
- ↑ «Bideoa: 20 urte bete dira Indurainek lehenengo Tourra irabazi zuenetik» www.kaixo.com (Noiz kontsultatua: 2023-03-15).
- ↑ «ETAren bukaera (eta XI)» Lerro batzuk 2018-05-05 (Noiz kontsultatua: 2023-03-11).
- ↑ «Tren istripuaren 20. urteurrena, gaur - Uharte arakil» Guaixe.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-23).
- ↑ Berria. «Gaur bete dira 25 urte ETAk Miguel Angel Blanco hil zuela» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-03-23).
- ↑ Hermosilla, Gotzon. «Lurrikara baten modukoa» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-03-23).
- ↑ (Gaztelaniaz) SA, Baigorri Argitaletxea. (2018-07-14). «VEINTE AñOS DEL CIERRE DE «EGIN» Y EGIN IRRATIA» GARA (Noiz kontsultatua: 2023-03-13).
- ↑ Press, Europa. (2002-10-09). «El escritor Unai Elorriaga gana el Premio Nacional de Narrativa 2002» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2023-03-15).
- ↑ Garmendia, Jon Ordoñez. «Duela hogei urte itxi zuten 'Euskaldunon Egunkaria'» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-03-11).
- ↑ «Efemeridea: Donostiako manifestazio handienetakoa 'Euskaldunon Egunkaria'-ren itxiera salatzeko» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-07-10).
- ↑ «Eszenatokitik, mugak apurtzen - bizkaie.biz» bizkaie.biz (Noiz kontsultatua: 2023-03-17).
- ↑ (Gaztelaniaz) Rodríguez, Jorge A.; Barroso, F. Javier. (2006-12-30). «ETA revienta la tregua con un atentado en Barajas que deja dos desaparecidos» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2023-01-21).
- ↑ (Gaztelaniaz) MENÉNDEZ, MARÍA. (2009-05-07). «López hace historia y se convierte en lehendakari l RTVE.es» RTVE.es (Noiz kontsultatua: 2023-03-30).
- ↑ Berria. «Maialen Lujanbio txapeldun» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-03-24).
- ↑ Aldabe, Koldo. «Su-eten "orokorra", "iraunkorra" eta "egiaztagarria" eman du ETAk» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-03-13).
- ↑ Berria. «Yolanda Barcina, Nafarroako Gobernuko lehendakari» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-03-11).
- ↑ Tubia, I. Orzaiz-Iker. (2023-07-07). ««Ongi ateraz gero, bagenekien argazki historikoa izanen zela»» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-07-07).
- ↑ Senar, Joxerra. «Uxue Barkosek hartu du lehendakari kargua» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-03-30).
- ↑ «ETAk bere amaiera iragarri du» EITB (Noiz kontsultatua: 2023-01-21).
- ↑ Imaz, Andoni. «Hizkuntza baskonikozko idazkunik zaharrena aurkitu dute Nafarroan, K.a. I. mendekoa: 'sorioneku'» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-01-21).
- ↑ Alberdi, Iosu. «Sarek bukatutzat eman du euskal presoei ezarritako sakabanaketa politika» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-03-25).
- ↑ «“Euskara eta emakumea gurean oso aspaldidanik direla protagonista erakusten digu Larunbeko aldareak” - Nafarroa» euskalerriairratia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-17).
Ikus, gainera
Kanpo estekak
|
|