Artikulu hau Laudioko udalerrian dagoen Renfe Aldirien geltokiari buruzkoa da; Getxoko udalerrian dagoen Bilboko metroaren geltokia gaitzat duena beste hau da: «Areetako geltokia»
Nahiz eta sarbidea irisgarria izan, geltokiaren erabilera ez da irisgarria. Arartekoak argitaratutako irisgarritasuna eta garrioaren ikerketa-diagnosiaren arabera, «Mugikortasun Urriko Pertsona erabiltzaileak ezin du modu autonomoan nasa eta unitate mugikorraren plataformaren arteko desnibela libratu», eta «Burdinbide zerbitzuen eragileak ez du Mugikortasun Urriko Pertsona erabiltzaileari bermatu ibilgailutik igo edota jaistea.»[2]
2019an geltokia guztiz irisgarri egiteko lanak amaituko dira, eta dagoeneko nasa arteko aldaketa trenbideak azpitik gurutzatzen dituen tunela erabilita egiten da, trenbideen gaineko pasonibela ordeztuz.[3]
Laudio udalerriko iparraldean kokatzen da. Geltokiaren instalazioak bidaiarien eraikin nagusi batez eta beste hiru eraikin txikiagoz osatzen da, horien artean markesina bat. Bidaiarien eraikinak oin laukizuzena eta bi solairu ditu, eta sarbide bakarra du, gorputzaren mendebaldetik, non zirkuluerdiko arku handia dagoen, zeharkatu ondoren trenbideetara jotzen duen estalpe funtzioa betetzen duena. Barrualdean itxaron-gela eta txartel salmenta makinak daude. Harlanduzko zokaloa eta luzituz estalitako harginlanezko hormak ditu, eta estalkia bi isurialde asimetrikoko teilatua da.
Bi trenbide eta bi alboko nasa ditu, nasa bakoitza markesinaz hornituta dagoela. Nasen arteko aldaketa trenbideen gaineko pasonibela gurutzatuta egiten da. Kanpoaldean aparkalekua dago.
2018ko urtarrilean lanak hasi ziren geltokian, irisgarritasun neurriak hartu eta nasen arteko pasonibela ezeztatzeko. 1,5 milioi euroko aurrekontuaz eta urte beteko epeaz, geltokia guztiz ixten ari dira eta bidaia txartela balioztatuta baino ezin izango da geltokian sartu. Bi igogailu instalatzen ari dira eta trenbideak azpitik gurutzatuko dituen pasabidea eraiki da, dagoeneko martxan dabilena. Gainera, nasen altuera handitu, argiztapena hobetu eta bidaiarien eraikinaren sarrera moldatu da.[7][3]