Artikulu hau Renfeko Aldirien geltokiari buruzkoa da; Bilboko metroaren geltokia gaitzat duena beste hau da: «Peñotako geltokia »
Peñota Euskal Herriko Bizkaiko tren eta autobus geraleku bat da, Santurtzi udalerrian kokatuta dagoena.
Geltokia 1926ko abenduaren 21an ireki zen.
Egoera
Geralekua honako burdinbide hauen ibilbidearen zati da:[ 1]
Sarbideak
Victoria Erreginaren pasealekua, 1
Peñota kalea, z/g
Irisgarritasuna
Nahiz eta sarbidea irisgarria izan, geralekuaren erabilera ez da irisgarria, nasa eta trenaren arteko maila ezberdintasuna dela eta. Arartekoak argitaratutako irisgarritasuna eta garrioaren ikerketa-diagnosiaren arabera, «Mugikortasun Urriko Pertsona erabiltzaileak ezin du modu autonomoan nasa eta unitate mugikorraren plataformaren arteko desnibela libratu », eta «Burdinbide zerbitzuen eragileak ez du Mugikortasun Urriko Pertsona erabiltzaileari bermatu ibilgailutik igo edota jaistea .»[ 2]
Etorkizunean Bilboko Renfeko Aldirien sarean mugikortasun urriko pertsonei egokitutako trenak ezartzea espero da. Bitartean, 2018ko udan zehar plataforma irisgarri mota ezberdinekin hainbat froga egin ziren.[ 3]
Irisgarritasuna
Lekua
Sarbidea
Egoera
Geltokia
Victoria Erreginaren pasealekua, 1
Peñota kalea, z/g
Nasak
1. trenbidea
2. trenbidea
Trenak
1. trenbidea
2. trenbidea
Historia
1888ko irailaren 27an , Bilbo-Santurtzi burdinbidearen Barakaldo eta Portugalete arteko tartea ireki zen, Bilbotik Portugaleterako Trenbide Konpainiak eraikita. 1926ko abenduaren 21ean trenbidea Portugaletetik Santurtzira luzatu zen, bidaiarien tren zerbitzua Santurtzi herrira, eta zama garraio trenak Bilboko portura helarazteko, eta hala, trenbide adar berri bat eraiki zen.[ 4] Luzapen horren ondoren Peñota eta Santurtziko tren geltokiak ireki ziren.
1941 urtean, Espainiako trenbideen nazionalizazioarekin batera, geralekua RENFE enpresaren esku gelditu zen.
2004ko abenduaren 31tik Renfe Operadorak linea ustiatzen du, Adif trenbide-instalazioen titularra den bitartean.[ 5]
Geralekua
Zerbitzuak
Aldiriko trena
Hiriarteko autobusa
0521 Peñota (Nautika) Irteera: Victoria Erreginaren pasealekua
A3135 SESTAO → Kabiezes
SESTAO PORTUGALETE SANTURTZI
Bizkaibus
A3321
PORTUGALETE Aspaldiko (Egoitza)
SANTURTZI Igerilekuak - Parkea (Mendizabal Kapitaina 2) - Mendizabal Kapitaina 48 - Iparragirre (Sardinera) - Landeta (San Juan) - Iparragirre (Iberdrola) - Iparragirre (Repsol) - El Calero - ZIERBENA DigiPen (Cabot) - Portuko Birjina (Lazkano) - Portua - Valle - La Cuesta (Udaletxea) - La Cuesta 82 - San Mamés - Atxiga - Ondarra - MUSKIZ San Julian - Kiroldegia - Autonomia - Las Acacias
MUSKIZ San Juan 16
0532 Peñota (Nautika) Irteera: Victoria Erreginaren pasealekua
A3135 Kabiezes → SESTAO
SANTURTZI Cabieces • Anbulatorioa • Udaletxea • Igerilekuak
PORTUGALETE SESTAO
Bizkaibus
A3321
MUSKIZ San Juan 16
PORTUGALETE Areilza Doktorearen parkea - Bizkaia Zubia - Abaro 11 - Carlos VII 4 - Carlos VII 18 - La Florida
PORTUGALETE Aspaldiko (Egoitza)
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Errepideak Autobusak Burdinbideak Itsas garraioa Aerodromoak Bestelakoak Guneak