Nahiz eta sarbide irisgarririk egon, eta 2015ean geltokian igogailuak ezarri ziren arren, geltokiaren erabilera ez da irisgarria, nasa eta trenaren arteko maila ezberdinatsuna dela eta. Arartekoak argitaratutako irisgarritasuna eta garrioaren ikerketa-diagnosiaren arabera, «Mugikortasun Urriko Pertsona erabiltzaileak ezin du modu autonomoan nasa eta unitate mugikorraren plataformaren arteko desnibela libratu», eta «Burdinbide zerbitzuen eragileak ez du Mugikortasun Urriko Pertsona erabiltzaileari bermatu ibilgailutik igo edota jaistea.»[2]
Etorkizunean Bilboko Renfeko Aldirien sarean mugikortasun urriko pertsonei egokitutako trenak ezartzea espero da. Bitartean, 2018ko udan zehar plataforma irisgarri mota ezberdinekin hainbat froga egin ziren.[3]
Arrigorriaga udalerriko hirigunearen erdialdean kokatzen da. José Enrique Marrero Regalado arkitekto kanariarrak diseinatutakoa, bidaiarien eraikinak oin laukizuzena eta hiru solairu ditu. Harlandu eta luzituz estalitako harginlanezko hormak ditu, eta estalkia bi isurialdeetako teilatua da. Bidaiarien eraikinaren alboetara gorputz txiki bana dago, instalazioak jasotzen dituztenak. Sarbidea gorputz nagusiaren erdialdetik egiten da. Bidaiarientzako eraikinak leihatiladun txarteldegia, txartel salmenta eta balioztatze makina automatikoak, itxaron gela eta 2017tikdesfibrilagailua ere jasotzen ditu.[7]
Geltokiak bi nasa ditu, bata izkinekoa eta bestea zentrala, eta nasa aldaketa egiteko trenbideak azpitik zeharkatzen dituen pasabidea erabili behar da, eskailera eta 2015eko amaieratik igogailuak ere dituena.[8][9] Kanpoaldean aparkalekua dago.