Nahiz eta sarbideetariko bat irisgarria izan, geralekuaren erabilera ez da irisgarria. Arartekoak argitaratutako irisgarritasuna eta garrioaren ikerketa-diagnosiaren arabera, «Mugikortasun Urriko Pertsona erabiltzaileak ezin du modu autonomoan nasa eta unitate mugikorraren plataformaren arteko desnibela libratu», eta «Burdinbide zerbitzuen eragileak ez du Mugikortasun Urriko Pertsona erabiltzaileari bermatu ibilgailutik igo edota jaistea.»[2]
Geralekua Laudio udalerriko hegoaldean kokatzen da. Bi trenbide eta bi alboko nasa ditu, nasa bakoitza markesina banaz hornituta dagoela. Nasen arteko aldaketa trenbideen gaineko pasonibela gurutzatuta egiten da. Kanpoaldean aparkalekua dago.