Hiriburu ofiziala Pago Pago da baina Fono (bertako legebiltzarra) Fagatogon dago eta askotan azken hau jotzen da hiriburutzat; hala ere, biak elkarren ondoan daude eta horiei albo-alboan dagoen Utulei gehitu ahal zaie, hortxe kokatzen baita botere betearazlea.
Lehen Mundu Gerraren ostean Mau mugimendua garatu zen bai mendebaldeko Samoan (alemaniarren porrotaren ostean Zeelanda Berriaren menpean) bai ekialdean[6]; azken honetan gerrako beteranoa zen Samuel Sailele Ripley izan zen buruzagia. Indarraren erabileraren kontrakoa bazen ere, AEBetako Itsas Armadak mugimendua desagertarazi zuen.
Bigarren Mundu Gerranestatubatuarmarineak bertako biztanleak baino gehiago ziren, horrek dakarren inpaktu kulturalarekin. Egoera profitatu nahian Washingtongo Barne Saila uharteak anexionatzen saiatu zen baina bertako buruzagiek, Tuiasosopo Mariota burua zela, proposamena geldiarazi zuten eta autonomia lortu zuten: Samoa Estatubatuarreko Fono edo legebiltzarra sortu zen. Aldi berean, antzinako gobernari militarraren ordez bertako gobernari zibila izan zuten.
Ameriketako Estatu Batuetako Kongresuak ez du legerik onartu egoera normaltzeko baina Samoa Iparramerikarrak bere konstituzioa onetsi zuen 1967kouztailaren 1ean. Gaur egun, Nazio Batuek Samoa Estatubatuarra bertako gobernurik gabeko lurraldetzat du, baina herrialdeak sailkapena eztabaidan du.
Banaketa administratiboa
Samoa Iparramerikarra administratiboki hiru barrutitan eta "antolatu gabeko" atoloi bitan banatuta dago. 14 konderri eta 74 herrixkatan azpibanatuta dago.