Babesturiko azalera 27.250 hektareatakoa da eta honi 34.680 hektareatako errespetu eremua gehitu behar zaizkio. Inguruneak mikroklima berezia dauka, epelagoa, eta beste latitudetakoak diren landare eta animaliak aurkitzen dira bertan. Muinoetan esate baterako mahastiak ere landatzen dira.
Historia
Rhin ibaia aintzinatik izan da merkataritzarako garraiobide garrantzitsua eta bere ertzak betidanik populatuak egon izan dira. Germaniako Erromatar Inperio Santuak gaztelu eta gotorleku ugari eraiki zituen ingurua kontrolatzeko baina Hogeita Hamar Urteko Gerrak eraikin hauetako asko larriki kaltetu zituen, izan ere Frantzia eta Alemaniaren arteko muga izan baita mendeetan zehar.
XIX mendean Prusiaren esku gelditu zen eta honek gazteluak berreraikitzeari ekin zion, estilo neogotikoan egin zuelarik Rhin ibaiaren eremu honetara erromantizismoa iritsi baitzen.
Folklorea
Rhin ibaiaren inguruan folklorea oso aberatsa da. bereziki aipatzekoak dira Jainkoen Gainbehera opera eta Lorelei arrokaren kondaira.