Rhin ibaian gora Koblentza hiritik 5 kilometrotara kokaturik dago.
Historia
Stolzenfels gaztelua 1259an eraiki zen Rhin ibaian zegoen aduana babesteko, izan ere merkatal itsasontzi ugarik erabiltzen baitzuten ibaia garraiorako.
Hainbat alditan zabaldua izan zen baina Hogeita Hamar Urteko Gerransuediarrek eta Bederatzi Urteko Gerranfrantziarren okupatu ondoren gazteluaren hondarrak baino ez ziren gelditu. 1815ean Koblentza hiriak Frederiko Gilen IV.a Prusiakoari oparitan eman zion, honek berreraiki eta bere udarako jauregi bihurtu zuen 1847an. Karl Friedrich Schinkel arkitektuak neogotiko estiloan egin zuen berreraikuntza, garai hortan Rhin inguruan nagusi zen erromantizismo kutsua eman nahian. Erdi Aroko antza eman nahi izan zion eta torneoak jokatzeko eremua ere eraiki zuten barnean.