Piotr Leonidovitx Kapitsa (errusieraz: Пётр Леони́дович Капи́ца; Kronstadt, 1894kouztailaren 8a - Mosku, 1984koapirilaren 8a) errusiarfisikaria izan zen. Fisika nuklearrean aditua zen, eta bonba termonuklear sobietarraren sortzailea izan zen. Oso tenperatura apaletan lurrundutako gorputzen ezaugarriak aztertu zituen, eta hidrogenoa eta helioa isurkari bihurtzeko tresna bat asmatu zuen. 1978ko Fisikako Nobel saria irabazi zuen, Estatu Batuetako R. Wilson eta A. Penziasekin batera, tenperatura apaletako fisikan egindako ikerketengatik.