Hans Albrecht Bethe (ˈhans ˈalbʁɛçt ˈbeːtə ahoksatua; Estrasburgo , Alemania , 1906ko uztailaren 2a - Ithaca, New York estatua , Ameriketako Estatu Batuak , 2005eko martxoaren 6a ) alemaniar-estatubatuar fisikaria izan zen. Izpi kosmikoei buruzko ikerketen egilea. Zerrenda fotoelektronikoen teoria formulatu zuen. Alabaina, bere izena duen karbono-zikloaren aurkikuntzagatik (1938) zen batez ere ezaguna. 1943tik 1946ra bonba atomikoaren proiektuan lan egin zuen Estatu Batuetan. Fisikako Nobel saria eman zioten 1967an eta beste zenbait sari ere jaso zituen: Lomonosov urrezko domina (1989), Oersted domina (1993) eta Bruce domina (2001).
Bizitza
Jaiotzaz alemaniarra, ama judua zuen; bera kristaua zen arren, naziek bere judu jatorriagatik jazarri zuten, eta Ameriketako Estatu Batuetara ihes egin eta hango hiritartasuna hartu zuen.
Erreferentziak
Kanpo estekak
1901–1925 1926–1950 1951–1975 1976–2000 2001–egun