Irakasle izan zen Hannoverren, Aachenen, Greifswalden eta Würzburgen. Lan garrantzitsuak egin zituen gasetan izaten diren deskarga elektrikoei buruz, eta uhinen Doppler efektua aurkitu zuen (1905). Bestalde, bere izena duen efektua ere aurkitu zuen 1913an: Stark efektua. Azken horrek eragin handia izan zuen kuantuen teoriaren garapenean. 1919an, Fisikako Nobel Saria jaso zuen.