William Bradford Shockley Jr. (Londres, 1910ekootsailaren 13a - Stanford, Kalifornia, 1989koabuztuaren 12a) estatubatuar fisikaria izan zen. Estatu Batuetan lan egin zuen, Bell eta Shockley laborategietan, eta 1963an Stanford Unibertsitateko irakasle izendatu zuten. Solidoen fisikari buruzko ikerketak egin zituen, eta transistorea asmatu eta hobetu zuen; lan horrengatik 1956an Fisikako Nobel Saria eskuratu zuen, bere laguntzaile Brattain eta Bardeenekin batera. 1960 inguruan eztabaida ugari sortu zuen beltzek zuriek baino adimen maila apalagoa zutela, eta munduko biztanle beltzen kopurua igotzea giza garapenean atzera pauso bat zela baitzioen.