- Artikulu hau alemaniar fisikariari buruzkoa da; suitzar fisikaria gaitzat duena beste hau da: «Wolfgang Pauli»
Wolfgang Paul (Lorenzkirch, Saxonia, 1913ko abuztuaren 10a- Bonn, Ipar Renania-Westfalia, 1993ko abenduaren 7a) alemaniar fisikaria izan zen. Municheko Unibertsitatean eta Berlingo Teknologia Institutuan egin zituen ikasketak. 1952an Bonngo Unibertsitatean eskolak ematen hasi zen, eta ospe handiko ikertzaile bihurtu zen. Matematika fisikaren alorretan aplikatzeko bideak aztertu zituen batez ere. 1989an, Hans Georg Dehmelt eta Norman Foster Ramseyrekin batera, Fisikako Nobel saria jaso zuen, materiaren oinarrizko partikulak aztertzeko eta lantzeko teknikak sortzen egindako lanagatik. Teknika horiei esker aurrerapen handiak egin dira maiztasun erradioaktiboen ezagutzan.
Erreferentziak
Kanpo estekak
|
---|
1901–1925 | |
---|
1926–1950 | |
---|
1951–1975 | |
---|
1976–2000 | |
---|
2001–egun | |
---|