American Philosophical Society hasieran Junto izenarekin 1743an Benjamin Franklinek Filadelfian sortu zuen eztabaida taldea edo elkarte bat da.
Aktibitateak
Taldeko aktibitateak ugariak dira: eztabaida zientifikoak, argitalpenak, liburutegi baten antolaketa, e.a. Erakunde honek Hamairu Kolonien mugimendu zientifikoa erakusten du Argien Garaian.
Historia
Lehenengo presidenteak Benjamin Franklin eta David Rittenhouse izan ziren. Thomas Jefferson 1780an sartu zen erakundean, 1791an presidenteordea izan zen eta 1797an hirugarren presidentea izan zen. Hamazazpi urte presidentea izan zen, Lewis eta Clarken espedizioaren garaian barne; espedizio horren dokumentazio oraindik erakundeak gordetzen ditu.
Argitalpenak
American Philosophical Society 1771tik Transactions of the American Philosophical Society argitaratu ditu. Gaur egun, urtero, bost publikazio plazaratzen ditu. 1838tik Proceedings of the American Philosophical Society argitaratzen du baita ere; azken honetan bi urtetako erakundearen bileretan aurkeztutako dokumentuak biltzen dira.
Partaide ezagun batzuk
Society of the Cincinnati elkartearen partaide batzuk elkarte honen partaideak izan ziren ere bai. Gaur egun, oraindi, bi elkarteen artean elkarlan handia egiten da.
Hona hemen partaide ospetsu batzuk:
Kanpo estekak