- Artikulu hau Errusiako hiriari buruzkoa da; Errumaniakoa gaitzat duena beste hau da: «Braşov»
Kronstadt |
---|
city municipality (en) |
|
|
|
|
|
Estatu burujabe | Errusia |
Errusiako hiri federalak | San Petersburgo |
City district in Russia | Kronshtadtsky District |
Izen ofiziala | Кронштадт |
---|
Posta kodea | 197760–197762 |
---|
|
Koordenatuak | 59°59′27″N 29°46′29″E / 59.9908°N 29.7747°E / 59.9908; 29.7747 |
---|
|
Azalera | 19,35 km² |
---|
|
Biztanleria | 44.414 (2023) 15 (2021) |
---|
Dentsitatea | 2.295 bizt/km² |
---|
|
Sorrera | 1703 (juliotar egutegia) |
---|
Telefono aurrizkia | 812 |
---|
Ordu eremua | UTC+03:00 |
---|
Hiri senidetuak | Toulon, Piła, Asipovičy, Nordborg (en) , Nauplio, Mühlhausen, Kotka, Derbent, Novotxerkassk, Sumoto (en) , Zelenodolsk, Feodosia, Messina, Sebastopol, Hradec Králové eta León |
---|
http://gov.spb.ru// |
Kronstadt (errusieraz: Кронштадт; finlandieraz: Retusaari) Finlandiako golkoan, Baltikoaren ertzean, dagoen Errusiako hiria da. Kotlin uhartean dago, San Petersburgotik 30 km mendebaldera. Portu garrantzitsua dauka. Administratiboki, San Petersburgoren mende dago. 2010ean 43.005 biztanle zituen[1].
Hiria kokagune estrategikoan dagoenez, bertan daude Errusiako Federazioko Armadaren Komandantzia Nagusiaren egoitza eta Baltikoko itsas armadarena ere bai, San Petersburgo zaintze aldera.
Toponimia
Toponimoa alemanetik dator, eta «Koroaren Hiria» esan nahi du (Krone = «Koroa» eta Stadt = «Hiria»).
Historia
1703an, Petri I.a Handiak gotorleku bat eraikiarazi zuen bertan, San Petersburgoko sarrera babestearren eta gerrako eta merkataritzako ontzientzat garrantzi handiko portua izan zen San Petersburgoko portua atondu eta berritu zen arte. Bertan sortu zen 1905-1906ko iraultza saioa.
Errusiako Iraultzan asaldura handiko gunea izan zen. 1917an, altxatu eta Kerenskiren gobernuaren kontra jo zuten Kronstadteko marinelek. Huraxe izan zen Sobiet Iraultzaren hasiera. 1921. urtean sobietarren aurkako matxinada bat zuzendu zuen Volinek Kronstadten, baina boltxebikeen erasoa bortitza izan zen, eta goarnizioa hartu egin zuten, indarkeria handiz izan bazen ere. Bereziki nabarmendu zen Kronstadt Bigarren Mundu Gerran, Leningradeko hiriaren defentsan.
Arkitektura
Hiriko eraikin ikusgarriena katedrala da, 1908-1913. urteetan eraikia. Antzinako San Andres katedrala, 1817koa, 1932an suntsitu zuten komunisten agintepean.
Hiri senidetuak
Kronstadt ondorengo hiriekin senidetuta dago:
Erreferentziak
Kanpo estekak