Perseus edo Pertseo[1][oh 1] —latinez: Perseus— Ipar hemisferioko konstelazio bat da. Ptolomeok deskribatutako 48 konstelazioetako bat da, eta 88 konstelazio modernoetako bat[2]. Antzinako Greziako mitollogian aipatzen zen Pertseo heroia irudikatzen du, Hadesen kaskoa eta Hermesen ezpata eta orpoetako hegoak ditu, eta eskuan Medusaren burua darama. Konstelazio honetan Algol (β Persei) izar aldakor ospetsua dago, irudikapenetan medusaren burua adierazten duena. Gainera, konstelazio honetan kokatzen dira perseidak.
Historia eta mitologia
Greziar eta erromatar mitologian
Perseus Greziar mitologiako heroea zen,[3]Zeusjainkoaren eta Danae mortalaren semea. SerifosirlakoPolidektes erregea Danaerekin maitemindu zenean, heroiak ama erregearengandik babestu zuen, ez baitzen haren intentzioez fidatzen. Polidektesek bankete bat antolatu zuenean, non gonbidatu guztiek opari bat eraman behar zuten (zaldi bat, Hippodamiaren tributu bezala). Perseusek zaldirik ez zuenez, erregeak Medusagorgonaren burua eskuratzera bidali zuen. Atena jainkosaren aholkupean Perseus Atlas mendiaren magaletara heldu zen, non medusa bere bi ahizpekin (Euriale eta Esteno) bizi zen. Gorgon ahizpak lo zeudela, Pertseok Medusaren burua moztu zuen hesperidetatik eskuraturiko diamantezko ezpata (kibisis) erabiliz. Medusaren gorputzetik Poseidonekin ernalduriko semeak agertu ziren, Pegaso eta Krisaor.[4][5][6]
Behin gorgona hilda, Perseusek ihes egin zuen Zefeo erregearen lurraldetara heldu arte. Bertan, Zefeoren alaba, Andromeda printseza, Zeto itsas monstruoari sakrifikatu behar zitzaion.[4]
Ekialde Hurbileko astronomian
Babilonia Neo-Asiriarrean (911–605 BC), Perseusen konstelazioa Gizon Zaharra bezala ezagutzen zen, VII. mendekoMUL.APIN (𒀯𒀳) idatzi astronomiko eta astrologikoarekin erlazionaturik.[7][8][9]
Txinatar astronomian
Mendebaldean Perseus bezala identifikatzen den konstelazioa, txinatar astrologian Mendebaldeko Tigre Zuriaren tripa (Wèi, 胃) osatzen duten lau konstelaziok adierazten dute: Tiānchuán (天船) edo Ontzi zerutiarra, Jīshuǐ (積水) edo Ur handituak, Dàlíng (大陵) edo Lubaki handia, eta Jīshī (積屍).[10]
Ontzi zerutiarrak txinatarrak ontziak eraikitzeaz gogoratzen zituen, uholde garai katastrofikoak ematekotan prest egoteko. Tigrearen konstelazioaren iparraldean kokatzen da eta Mu, Delta, Psi, Alpha, Gamma eta Eta Persei izarrak barneratzen ditu, izar nagusia Eta persei izanik.[11]Ur handituak, uholde garaiaren hasierako (abuztu bukaeratik irailaren hasierara) uholde altu ezohikoen arriskua adierazten zuen. Konstelazioko Lambda eta 43 Persei izarrek osatzen dute.[11]Lubaki handiak, abuztuan exekutaturiko gaizkileak hilobiratzen ziren lubakiak irudikatzen zituen; Kappa, Omega, Rho, 24, 17 eta 15 Persei izarrek osatua.[12] Halaber, hilobiratu aurretik pilaturiko gorpuak Jīshī-k, Pi Persei izarrak, adierazten zituen.[11]
Polinesiar astronomian
Sozietate uharteetako biztanleak dira polinesian zehar Perseusen konstelazioa bere kabuz identifikatu zuten bakarrak, Faa-iti edo "Haran Txikia" bezala izendatua. Ordea, Māori kulturan Algol izarra Matohi edo "Banaketa" bezala identifikatu omen zen, nahiz eta onarpen hau dudan egon. Mahorien mitoen arabera, MatohikTangaroa-whakapau izarrarekin liskarra zuen zeruan agertzeari buruz, liskarrak itsasaldiarengan eragiten zuelarik.[13]
Izarra argizagi bat da, bere grabitazioak loturik mantentzen duen plasmazko gorputz esferiko handia.[16] Konbentzioz, astronomoek konstelaziotan taldekatu izan dituzte, eta planeta eta Eguzkiaren posizioa konstelazio horiekiko kalkulatu izan dute.[17]
Izar nagusiak (kokapenaren arabera)
β Persei (Algol edo Gorgonea prima). Algol edo "Deabruaren burua" arabieraz, Perseus konstelazioko izarrik ezagunena da. Mitologia grekoarekin erlazionaturiko irudikapenetan Medusaren burua markatzen du. Eta izarra behatu zuten beste kulturek, juduek esaterako, Rōsh ha Sātān "Satanen burua" edo Lilith bezala ezagutzen zuten.[18] Txinatar astronomian ordea, 大陵五 (Dà Líng wu) edo "Mausoleoko bostgarren izarra" bezala ezagutzen da.[11] β Persei hiru izarreko sistema bezala berretsi da (Algol Aa1, Aa2 eta Ab izarrak, edo β Per A, B, eta C) , nahiz eta sisteman beste bi izarrek ere parte hartzen dutela uste den.[19][20][21][22] A eta B izarren bikotea B8 sekuentzia nagusiko izar erraldoiak, eta K0 azpierraldoiak osatzen dute; 2.86 egunero bi izar hauek 10 orduko eklipse partzialak eragiten dituzte.[20] Hirugarren osagaia (C izarra) ere sekuentzia izarra delarik.[23] Algol 92.8 argi-urtetara kokatzen da eguzkitik, bere masa baino 5.8 handiagoa delarik.[24][25] Algol sistema ikertzean, Algol paradoxa bezala ezagutzen teoria garatu zen izarren eboluzioaren inguruan; non, izar binarioko sistemakok osagaiak aldi berean hasten diren arren, izar masiboak azkarrago eboluzionatzen dute, baina Algolen Aa1 konponente masiboa Aa2 azpierraldoia baino etapa ebolutibo goiztiarragoan dagoen.[26]
γ Persei. Izar-bitar eklipsatzailea da; bi osagai nagusiak, erraldoi hori bat eta zuri bat direlarik.[27][28][28] Izar sistema honen eklipsea 1990ean begiztatu zen lehen aldiz, denera bi aste iraun zituelarik.[29] Txinatar astronomiako Ontzi zerutiarraren konstelazioaren parte denez, 天船二 (Tiān Chuán èr) edo "Ontzi zerutiarraren bigarrez izarra" bezala ezagutzen da.[11]
α Persei (Mirfak edo Algenib).[30]Mirfak edo "ukondoa"[31] 1,79ko magnitudeko supererraldoi zuri-horia da, eta konstelazioko astrorik distiratsuena (eguzkiak baino 5.000 aldiz handiagoa den argitasunez distiratzen).[32][33] Lurretik 590 argi-urtetara kokaturik dago eta bere espektroa aztertuz, superrerraldoien eboluzioaren azken faseetan dagoela jakin da.[34] 2010 urte inguruan, izarra orbitatzen zuen planeta baten aldeko frogak argitaratu ziren (Jupiter baino 6.6 aldiz handiagoa, eta 128 eguneko orbitazio-denborarekin), egun konfirmatu gabeak.[35] α Persei, izen bereko izar kumuluaren izar distiratsuena da; Delta, Psi, 48, Epsilon, 29, 30, 31, Iota eta 34 Persei izarrekin batera kumulua osatzen duena. Izar guzti hauek, duela 50 milioi urte inguru sortu ziren.[36]
δ Persei. Lurretik 520 argi-urtetara dagoen izar bitar sistema da.[37] 3ko magnitude bisuala eta14.680 K-eko azalera tenperatura dituen erraldoi urdina bezala sailkaturikoa.[38][39][40]Alfa Persei kumulua deritzonaren parte da, eta kumuluaren bigarren izar distiratsuena da Mirfaken ostean.[41]IRAS (Infrared Astronomical Satellite)-arekin eginiko behaketek eraztun formako izar iheskor bat aurkitu zuten Delta persei-ri erlazionatua, seguruenik izarraren erradiazio presioak sortua.[42]
ε Persei. Izar anitzeko sistema da; Epsilon Persei A osagai nagusiak (Beta Cephei izar aldakorr erraldoia, gure eguzkiaren masa 12 aldiz handiagoarekin)[43][44] eta Epsilon Persei B osagaiak osatua.[45] Lurretik 640 argi-urtera kokatzen da,[37] 26.500 K-eko tenpertaura eta 2,98ko magnitudeko espektro bisuala du, izar zuri-urdina bezala sailkatuz.[46]
ξ Persei (Menkib). Menkib edo Mankib al Thurayya "(Pleiadesen) Sorbalda",[47] eguzkitik 1.200 argi-urtetara kokaturik dagoen erraldoi urdina da.[48] 4.06ko magnitudea eta 35.000 K-eko tenperatura du, begi bistaz ikusi daitekeen izar beroenetakoa bilakatuz.[49][50] Gainera, izarraren argitasun bolometrikoa eguuzkiarena baino 263.000 aldiz handiagoa da, Kalifornia Nebularen fluoreszentziaren arduradun nagusia izanik.[51]
ζ Persei. 2,9ko magnitudeko erraldoi urdina da (Eguzkia baino 13-16 handiagoa), [52] eta Perseus konstelazioko hirugarren izarrik distiratsuena (20.800 K-eko tenperatura eta eguzkia baino 47.000 aldiz argitasun handiagoarekin). 980 argi-urtera dago eta erlazionaturiko objektua du.[43][53]
θ Persei. Eguzkiaren tamainako nano hori batez eta nano gorri batez osatutako sistema bitarra da.[58] Lurretik 37 argi-urtetara dago, begi biztako izarrik hurbilena da. Bi konponente behatu dira Tetha persein: lehena, 2002an ikusi zen 11. magnitudeko izar bat; bigarrena, 2010an ikusiriko nano marroia, egun konfirmatu gabea.[59][60]
τ Persei. Izar-bitar eklipsatzailea da; bi osagai nagusiak, erraldoi gorri bat eta A motako sekuentzia izar bat direlarik.[61][62] Txinatar astronomiako Mausoleo konstelazioaren parte denez, 大陵二 (Dà Líng èr) edo "Mausoleoaren bigarrez izarra" bezala ezagutzen da.[11]
Perseus besoa. Esne Bidearen lau izar-beso handien artean handiena da, 10.7 kiloparsecseko luzerarekin.[63] Forma kiribila du eta galaxiaren barra zentraleko muga distalean kokaturik dago.[64] Gaur egun, gure eguzki sistematik 6.400 argi-urtetara dagoela kalkulatzen da.[65]
Messier 34 (M34). NGC 1039 bezala ere ezaguna, Perseus konstelazioan aurkitu daitekeen izar kumulu bat da. Ofizialki, Giovan Battista Hodiernaek aurkitu zuen 1654kourtarrilaren 1an, nahiz eta aurretiazko ikuspenak eman ziren. Antzeko espetroa duten izarrekin alderatuz eta izar-eboluzio modeloak jarraituz, 200-250 milioi urte dituela kalkulatu da.[66][67] Kumuluaren metalizitateak eguzkiak baino burdin proportzio altuagoa eta nikel proportzio baxuagoa adierazten ditu.[68] Eta kumulua osatzen duten izarren artean 19 nano txuri aurki daitezke.[69] Gainera, izar kumulua begi bistaz ikusgarria da gau ilunetan, kontaminazio gutxi dagoenean.[70]
Perseus Laino Molekularra. Gure planetatik 1.000 argi-urtera kokaturiko Laino Molekular erraldoia da.[71] Bere barnean gasezko 10.000 eguzki-masa eta gaz zein hauts azalera handiak aurkitu daitezke.[72][73] Gehienebat ikusezina den arren, bi kumulu identifikatu dira: IC 348 eta NGC 1333; gune hauetan masa baxuko izarrak sortzen direlarik.[74] IRAS eta MSX sateliteekin behatu ostean, eraztun formako egitura batzuk aurkitu dira, mikrouhinen frekuentzia anomalo batek sorturiko hauts birakari baten ondorioz eraturikoak.[75]
Messier 76 edo Dumbell Nebulosa Txikia. Pertseus konstelazioaren iparraldean aurkitzen den nebulosa planetarioa da. 1780anPierre Méchainek aurkitu zuen, "kometa antzeko objektua" bezala sailkatuz. 1918anHeber Doust Curtis astronomoak nebula planetario bezala sailkatu zuen.[76] Gaur egun planeta bipolarreko nebula bezala sailkatzen da,[77] bi izarrek lehertu ostean neutroi izarrak eta argi-paketeak utzi dituztelako. 2.500 argi-urte ditu eta azalean 88.400 K-eko tenperatura du, +10.1ko argitasunarekin.[78][79]
Perseusen konstelazioaren barnean, Perseus kumulua (Abell 426) deritzon galaxia kumulu handi bat dago,[82] non galaxia ezberdinak grabitatearen indarrez egitura batean elkar-lotzen diren. Lur planetatik 76.6 millioi argi-urtetara dago eta gure planetatik hurbilen dagoen kumulu nagusia da.[83]
Perseus A (NGC 1275). William Herschelek aurkitu zuen 1786kourriaren 18an. Bi galaxiek osaturiko Seyfert galaxia (galaxia aktiboa) da,[84] bere zentroan zulo beltz supermasibo bat duelarik.[85] Ondorioz, galaxia materialez beterik eta gasezko burbuilaz inguratua dago, 60 milioi Celsius graduak eskuratzen eta X izpi urdinak emititzen dituelarik.[86][87] Galaxiaren zentroan zuzen espektralak emititzen dituzten gasezko filamentuak daude. Filamentu hauek inguruko hodei intergalaktiko baino hotzagoak direnez, dudan jartzen da zergatik ez diren berotu edo denborarekin desagertu.[88][89] Perseus A, Lurretik 237 milioi argi-urtetara kokatua dago.[90]
Pertseidak urtero Perseuskonstelazioaren parean ikusten diren ozar-izarrak dira. Izar uxo izena dute, eta Euskal Herriko bazter askotan Done Laurendiren malkoak bezala ere ezagutzen dira, santu hori ospatzen den egunaren (abuztuaren 10ean) inguruan ikusten baitira.[102] Halaber, meteoro euriaren aktibitatea uztailaren erdialdetik abuztuaren erdialdera zabaltzen da;[103] azken 2.000 urtetan begiztatuak izan direlarik.[104][105]
Oharrak
↑Euskaltzaindiaren 173. arauak honako hau gomendatzen du: "Euskaraz, konstelazioen izenak adierazteko, komeni da nazioarteko formak —latinezko grafia— erabiltzea, hainbat komeniago testuak zenbat eta teknikoago edo jasoago izan. Nolanahi ere, latinezko izenen itzulpenak edo egokitzapenak ere —azalpen-izenak— erabil daitezke, bigarren mailan, testu didaktikoetan edo azalpen gisa".
↑Hesiod, Theogony 281; Pseudo-Apollodorus, Bibliotheke Book II, part iv, nos. 1–3. "The Library: Books 1–3.9." Translated by J.G. Frazer, (Loeb Classical Library), Harvard University Press, 1921 (reprint), pp. 155–161.
↑Frank, Megan G.; Whelan, David G.; Junginger, Jessica C.. (2022-06-06). «Spectral Classification of Algol C»arXiv:2205.06229 [astro-ph](Noiz kontsultatua: 2023-03-21).
↑García-Sánchez, Joan; Preston, Robert A.; Jones, Dayton L.; Weissman, Paul R.; Lestrade, Jean-François; Latham, David W.; Stefanik, Robert P.. (1999-02). «Stellar Encounters with the Oort Cloud Based on [ITALHipparcos[/ITAL] Data»] The Astronomical Journal 117 (2): 1042–1055. doi:10.1086/300723. (Noiz kontsultatua: 2023-03-21).
↑Garcia-Sanchez, J.; Preston, R. A.; Jones, D. L.; Lestrade, J. -F.; Weissman, P. R.; Latham, D. W.. (1997-01-01). A Search for Stars Passing Close to the Sun. , 51 or. (Noiz kontsultatua: 2023-03-21).
↑Johnson, H. L.; Mitchell, R. I.; Iriarte, B.; Wisniewski, W. Z.. (1966-01-01). «UBVRIJKL Photometry of the Bright Stars»Communications of the Lunar and Planetary Laboratory 4: 99–110. (Noiz kontsultatua: 2023-03-10).
↑«Colour of Stars»web.archive.org 2012-03-18 (Noiz kontsultatua: 2023-03-10).
↑Tanner, Angelle M.; Gelino, Christopher R.; Law, Nicholas M. (2010). "A High-Contrast Imaging Survey ofSIM Lite Planet Search Targets". Publications of the Astronomical Society of the Pacific. 122 (896): 1195–1206.
↑(Ingelesez)Churchwell, Ed; Babler, Brian L.; Meade, Marilyn R.; Whitney, Barbara A.; Benjamin, Robert; Indebetouw, Remy; Cyganowski, Claudia; Robitaille, Thomas P. et al.. (2009-03). «The Spitzer /GLIMPSE Surveys: A New View of the Milky Way»Publications of the Astronomical Society of the Pacific 121 (877): 213–230. doi:10.1086/597811. ISSN0004-6280. (Noiz kontsultatua: 2023-02-27).