Molekula lainoa, galaxia baten barnean dagoen toki zabal bat da, non hidrogeno molekularra existitzeko, materiaren dentsitatea, nahiko altua, eta, tenperatura nahiko baxua den. Dipolo elektrikorik ez izateagatik, hidrogeno molekular hotza, ezin da zuzen ikusi, baina molekula lainoetan existitzen diren beste molekula batzuk bai ikus daitezke. Hidrogeno molekularraren ondoren, ugariena karbono monoxidoa da, uhin milimetrikoetan erraz ikus daitekeena. Beste molekula batzuetako ehundaka ikusi ahal izan dira molekula lainoetan.[1]
Molekula lainoak, izar eraketan bereziki garrantzitsuak dira. Izarrak, molekula lainoetako eskualderen batzuk, uzkurtzera bultzatzen dituzten grabitate ezegonkortasun bat jasaten dutenean sortzen dira. Orohar, molekula lainoak, hain zabal eta masiboak dira, protoizar ugari eratu arte zatituko direla.
Gaur egun, ezagutzen diren egitura galaktikorik handienak dira.[2]