Erraldoi urdinak O edo B espektru motako izarrak dira, oso argitsuak, -5, -6 eta altuagoak ere izan daitezkeen magnitude absolutuetara iris daitezkeenak. Bere azaleko tenperatura altua dela eta (50.000 kelvinetik gorakoa ere izan daitekeena), bere erradiazioaren zati handi bat espektro elektromagnetikokoultramorearen esparruan igortzen dute eta zuri-urdinska kolore batekin dizdira egiten dute. Iraupen laburreko eboluzio fase batean daude, hidrogenoaren fusioa amaitu ondorengoa, eta erraldoi gorri bihurtuko dituen hedapen eta hozte etapa baterantz joanez. Oso bizitza laburreko izar masiboak dira (hamarnaka edo ehundaka milioika urte ingurukoa), eta izar eboluzioaren egungo teoriak, horietako gehienek euren bizitza supernoba bezala amaituko dutela iragartzen du.