Artikulu hau konstelazioari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Virgo».
Virgo edo Birjina[1][oh 1] (latinez: Virgo; ikurra, Unicode ♍) zodiakokokonstelazio bat da. Mendebaldean Leo eta ekialdean Libra ditu, eta zeruan ikus daitekeen konstelaziorik handienetako bat da.
Ezaugarri nabarmengarriak
Virgo sarri bi gari sorta daramatzala irudikatzen da, horietako bat Espiga edo Spica (α Virginis), Erdi Aroko nekazarien galburua. Virgo konstelazioa aurkitzea erraza da izar honi esker, Ursae Majoriseko Gurditik Arturoraino (α Bootis)eraino doan kurba jarraituz eta kurba hori Espigaraino jarraituz. Konstelazioko beste izar distiratsu batzuk β Virginis (Zavijava), γ Virginis (Porrima), δ Virginis (Auva edo Minelava) eta ε Virginis (Vindemiatrix dira.
Bere mugen barnean Virgoko kumulua izeneko galaxia kumulua dagoenez (Vindemiatrix izarretik 5 eta 10º bitartean mendebaldera) konstelazio hau bereziki aberatsa da galaxietan. Messier katalogoko hamaika galaxia Virgo konstelazioaren mugetan daude.
Izar nagusiak
α Virginis (Espiga edo Spica), konstelazio honetako distiratsuena +1,0ko itxurazko magnitudearekin, izar bitar espektroskopiko bat da, bi izarrak elkarrengandik oso gertu daudelarik.
β Virginis (Zavijava edo Zavijah), 3,61eko magnitudearekin gure eguzkia baino nano hori bero eta argitsuago bat da. 36 argi urtera dago.
γ Virginis (Porrima), bigarren dizdiratsuena 2,74ko magnitudearekin. Izar bitar bat ere bada, bi izar zuriak ia erabat berdinak direlarik. Teleskopio baten bidez erraz ikus daiteke.
Hamahiru mila galaxia baino gehiago daude Virgo eta Coma Berenices konstelazioen artean sakabanatuta. Virgoko kumulua 2000 kide baino gehiago dituen galaxia talde bat da. Horien artean nabarmen daitezkeenak:
Virgo A (M87) galaxia eliptiko erraldoia, ezagutzen den handienetako bat. Virgoko kumuluko ipar zatiko handi eta argitsuena da, honek ere zulo beltz supermasibo bat duelarik.
M104 edo Kapelaren galaxia ikusgarria, 8 magnitudekoa, bere zerrenda iluna ekuatorean duela, izatez ez da Virgoko kumulukoa. Ikusezina da begi hutsez, baina erraz ikus daiteke teleskopio txikiekin.
Virgoko kumuluaren erdian M84 eta M86 galaxia lentikularrak daude, elkarrengandik 17 arkuminutuz bananduak.
M90 galaxia kiribila, beso lau eta ondo definitu gabeekin, apenas ezaugarri bereizgarriekin.
M87tik 1,2º ekialdera M89 galaxia eliptiko txikia dago, honen forma ia erabat esferikoa delarik.
NGC 4216, profilez ikusita galaxia kiribila, eta NGC 4536, Porrimatik 4º ipar-mendebaldera.
NGC 4567 eta NGC 4568, elkar eragiten ari diren bi galaxia kiribil.
13 magnitudeko 3C273quasarra, 3.000 milioi argi urteko distantziara dagoena, zaletuen teleskopio gehienekin ikus daitekeen urruneneko objektua da.
Mitologia
Greziar mitologianDizeren irudikapena da, Zeus eta Temisen alaba eta justiziaren jainkosa gizakientzat. Hilkor jaio zen eta lurrean justizia eta ordena administratzeko jarri zuten. Hilkorrekin bizi izan zen Urrezko Aroa eta Zilarrezko Aroan, baina Brontzezko Arraza jaio zenean, erabat gorrotatzen zuena, lurra utzi eta zerurantz igo zen, non Idizainaren (Boötes) konstelazioaren ondoan jarri zen. Hora edo Titanideetako bat zen, eta nabarmengarriena jainkosa birjinen artean.
↑Euskaltzaindiaren 173. arauak honako hau gomendatzen du: "Euskaraz, konstelazioen izenak adierazteko, komeni da nazioarteko formak —latinezko grafia— erabiltzea, hainbat komeniago testuak zenbat eta teknikoago edo jasoago izan. Nolanahi ere, latinezko izenen itzulpenak edo egokitzapenak ere —azalpen-izenak— erabil daitezke, bigarren mailan, testu didaktikoetan edo azalpen gisa".