Hercules (konstelazioa)
Hercules edo Herkules[1][oh 1] —latinez: Hercules— Ipar hemisferioko konstelazio handi bat da. Herkules heroi mitologikoa irudikatzen du. Ptolomeok deskribatutako 48 konstelazioetako bat da, eta 88 konstelazio modernoetako bat[2], bosgarren handiena.
Eguzki-apexa, hau da, Eguzkiak galaxiaren erdigunearen inguruko orbitan duen higiduraren norabidea erakusten duen zeruko puntua, Hercules konstelazioan dago, ξ Herculis izarretik gertu.
Izar nagusiak
- α Herculis (Ras Algethi edo Rasalgethi), 3,31ko magnitudekoa, izar-sistema hirukoitza da. Haren izar nagusia erraldoi gorri aldakor bat da.
- β Herculis (Kornephoros), 2,78ko magnitudekoa, konstelazioko distiratsuena. Izar erraldoia da, horia.
- γ Herculis, 3,74ko magnitudeko erraldoi zuria. Izar bitarra da; 11,9 eguneko periodoa du.
- δ Herculis (Sarin), 3,12ko magnitudeko izar zuria; izar bitarra da.
- ε Herculis, 3,91ko magnitudeko izar bitarra.
- ζ Herculis, 2,89ko magnitudekoa, konstelazioko bigarren distiratsuena, distira desberdineko bi izar horiz osatua.
- η Herculis, 3,49ko magnitudeko erraldoi horia.
Hercules konstelazioak, izarrez gainera, bi kumulu globular nabarmenenetariko bi ditu: M13 eta M92.
Oharrak
- ↑ Euskaltzaindiaren 173. arauak honako hau gomendatzen du: "Euskaraz, konstelazioen izenak adierazteko, komeni da nazioarteko formak —latinezko grafia— erabiltzea, hainbat komeniago testuak zenbat eta teknikoago edo jasoago izan. Nolanahi ere, latinezko izenen itzulpenak edo egokitzapenak ere —azalpen-izenak— erabil daitezke, bigarren mailan, testu didaktikoetan edo azalpen gisa".
Erreferentziak
Kanpo estekak
|
|