Nebulosak (latinez Nebula, "hodei") edo izar-lainoak hautsez eta metatutako gasez osaturiko espazioko hodeiak dira. Partikulek elkarren artean egiten duten grabitate indarrari esker loturik mantentzen dira gas eta hauts partikulak.
Teoria kosmologiko berrien arabera, izarren sorreran parte hartzen dute.
Nebulosek kolore gorri, berde edo urdina dute ezaugarri gisa.