Jean, Bourgain baroia (Ostende, 1954ko otsailaren 28a - Bonheiden, 2018ko abenduaren 22a) belgikar matematikaria izan zen.
1975ean, ikerketarako beka bat jaso zuen, eta Bruselako Unibertsitate Librean egin zuen doktoregoa. 1981ean, beka bukatu zitzaionean, irakasle izendatu zuten unibertsitate horretan bertan, eta postu horretan aritu zen 1985era arte. Zenbait sari jaso zuen egindako ikerlanei esker, Empain saria (1983) eta Salem saria, besteak beste. 1985ean, Belgikako sari zientifiko garrantzitsuena, Damry-Deleeuw-Bourlart, eman zioten. Urte berean, Bourgainek bi postu onartu zituen: bata, Illinoisko Unibertsitatean (AEB) eta, bestea, Bures-sur-Yvette-ko Zientzia Institutuan (Frantzia). Akademia Frantsesak Langevin saria (1985) eta E. Cartan saria (1990, Frantziako garrantzitsuena) eman zizkion. 1994ko Zuricheko Nazioarteko Matematikarien Kongresuan, Bourgainen lanak merezi zuen ohorea jaso zuen, Fields domina eman ziotenean. 1988an, matematikako irakasle izan zen Jerusalemgo Judu Unibertsitatean, eta Caltechen (AEB) garrantzi handiko postu bat bete zuen 1991n. Frantziako Institutua utzita, Princetonen hasi zen lanean 1994an. Bourgainek ekarpen ugari egin zituen analisiaren arlo askotan.
Erreferentziak