Artikulu hau hizkuntza irizpidea beharrean herrialdeko zinemari buruzkoa da; oinarrian euskara duen zinema gaitzat duena beste hau da: «Euskal zinema»
Euskal Herriko zinemagintzaEuskal Herrian egiten den euskal nahiz erdalzinemagintza da, bai eta euskal herritarrek Euskal Herritik kanpora egiten dutena, eta kanpotarrek Euskal Herriko gaiak jorratuz eta euskal herritarrekin batera egiten dutena ere. Zinemagintza jardueraren barruan hartzen da filmen ekoizpena eta horren inguruko industria sektorea.[1] Genero askokoa da, teknika asko erabiltzen ditu, eta ikusleengana heltzeko hainbat bide darabiltza (zinema-aretoak,[2]telebista, bideoa, Internet, eta abar).
Hala ere, batzuek diote ez dela Euskal Herriko zinemarik. Adibidez, hona hemen Kepa Sojo zuzendariak esandakoa:[3]
«
Euskal Herrian badaude zinemagintzan diharduten zuzendari, ekoizle, teknikari eta antzezleak. Baina ez daukagu zine egiteko garrantzizkoena: industria. Politikari dagokionez, Euskal Herria Espainiaren eta Frantziaren menpean dagoela esan genezake. Gaur egun, Euskal Herria ez da estatu bat, lurralde batzuk erakunde administratibo ezberdinetan banatuta baino. Espainiako zinemagintzari begira, honek arduratzeko moduko itxura du. Industria txikia da Europako beste estatuekin erkatuz. Gainera, Estatu Batuetako konpainien monopolioa oztopoa da espainiarrek ekoizpena aurrera atera ahal izan dezaten.
»
Beste batzuek, azkenekoz, Euskal Herriko zinemagintza zer den definitu ere ez dute egin nahi, eta euskal herritarrek diharduteneko zinemagintza dute hizpide.[4]
Zinemagintza bera hasi baino lehen bazeuden fotografiaren tekniketan oinarritutako esperimentuek irudiak mugitzen zituztenak. Artean, antzinenekoetariko bat argi-itzalen jokoa erabiltzen zuen ombres chinoises izenekoa (euskaraz: itzal txinatarrak). Itzal hauek 1817koapirileanIruñean erakutsi zituzten.
Pelikula bikainak ere egin dira, batzuk Oscar Sariak lortzekotan ere arituak, batez ere film laburraren kategorian, baita film luze eta dokumentalak ere:
Beste egile bikote arrakastatsu bat 2010ean estreinatu zen, Jon Garaño donostiarra eta Jose Maria Goenaga ordiziarra hain zuzen ere "80 egunean" gogoangarriarekin. Baina eztanda "Loreak" (2014) pelikularekin, Donostiako Zinemaldian Sail Ofizialerako aukeratua historian izan den bigarren euskarazko filma eta Oscar sarietarako hautagai izendatu zutena eta Palm Springsen saritua, besteak beste.
2014koabenduaren 11ean jakin zenez, Euskal Herriko filmek 130.000 ikusletik gora izan zituzten urte hartan. Lasa eta Zabala filmak 72.000 ikusle izan zituen, eta Loreak filmak 50.000.[8]
Bigarren eztanda nagusia 3 urte geroago etorri da, "Handia" filmarekin, Jon Garaño eta Aitor Arregi oñatiarrarena, 2017an. Takilari dagokionez markak apurtuta, euskarazko inoizko filmik ikus-entzunena izanda, Donostiako Zinemaldian 2 sari eta Goya Sariak ekitaldian 10 sari eskuratu zituen, azken honetan marka handi bat lortuta, bakarrik beste bi pelikulek historia osoan gaindituta.