Pedro de la Sota Zorrakin (Buenos Aires, Argentina, 1949ko apirilaren 24a -) euskal zinema zuzendari eta gidoigilea da.[1]
Bizitza eta ibilbide artistikoa
Francoren garaipenaren ondoren erbesteratutako familia abertzalean sortu zen. Gaztetan etorri zen Europara eta zinemagintza landu zuen Parisen. Zinemako hasierako lanak, dokumentalak, Frantzian egin zituen. Euskal Herrian egin zuen lehen dokumentala Nortasuna (1976) izan zen, Remigio Mendiburu eskultorearen ingurukoa. 1980an egin zuen lehen film luzea, Sabino Arana, baina oso kritika txarrak izan zituen. Ondoren Ikuska sailean parte hartu zuen 17.a, Matxitxako itxasguda (1983) eta 19.a, Euskara (1984) egin zituen. 1989an egin zuen bere lan nagusia, Viento de cólera film luzea, Juan Echanove eta Aitana Sánchez-Gijón protagonista gisa.
Filmografia
Erreferentziak