Julio Medem Lafont (Donostia, Gipuzkoa, 1958ko urriaren 21a) Euskal Herriko zinema zuzendari bat da. Medikuntza ikasi zuen EHUn, eta horrek ukituak utzi dizkio bere lanetan.
1992an bere lehenengo pelikula estreinatu zuen: Behiak. Ordutik aurrera, arrakasta lortu du mundu osoan bere film luzeekin, berezkoa duen estiloa landuta (La ardilla roja, Tierra, Los amantes del círculo polar eta Lucía y el sexo).
2003an aurkeztu zuen polemika handia ekarriko zion lana, Euskal Herriko egoera sozio-politikoa aztertzen duen Euskal pilota: larrua harriaren kontra film dokumentala.
Azken urteotan biribildu du bere ibilbidea Caótica Ana eta Room in Rome lanekin.
Bizitza
EHUn medikuntza ikasketak egin zituen arren, aspalditik zetorkion zinemarako zaletasuna.
Kritikari aritu zen La Voz de Euskadi eta Cinema 2002 agerkarietan.
1987. urtean, medikuntza alderatuta, zinema profesionalean murgiltzea erabaki zuen. Zuzendari laguntzaile eta muntatzaile bezala aritu ondoren, Michel Gaztanbideren gidoi batan oinarrituta, bere lehen film luzea egin zuen, Vacas (1991), zuzendari berriei ematen zaien Goya saria jaso zuena.
Ondoren zuzendu zituen bi filmek, Tierra (1996) eta La ardilla roja (1993), nazioartean arrakasta handia izan zuten, beren ukitu esperimental eta abangoardistagatik.
Los amantes del círculo polar (1998) filmean amodiozko drama landu zuen.
Sexua du ardatz nagusia Lucía y el sexo bere hurrengo filmak (2000).
Zuzendari ez ezik, bere film gehienen gidoien egilea ere bada, eta beste batzuentzako gidoiak ere idatzi izan ditu, Itziar Bollainen Hola, ¿estás sola? (1995) filmarena, esaterako.
Filmografia
Ikus, gainera
Kanpo loturak
Erreferentziak