Erabat arrakastatsua, euskarazko fikzio-libururik salduenetarikoa da. Milaka euskaldunberri nobelako pertsonaiarekin identifikatu dira. Istorio barregarria eta entretenigarria kontatzen du, errealitateren ispilu delarik aldi berean. Izan ere, euskaldun berriek inoiz edukitzen dituzten beldurra eta lotsa erakusten ditu, euskaraz komunikatu ahal izateak sortzen duen poza ahaztu gabe.
Istorioa
Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Eleberrian, 1978kouztailean, Juan Martin, donostiar gazte bat, Tolosaldeko baserri batera doa euskaltegian ikasitako euskara hobetzera. Baserriko sendia amonak, gurasoek, seme bikiek eta bi alabek osatzen dute. Alaben artean, Ixabel ederra. Umore handiz, guztiz ezezaguna zaion mundu honetan Juan Martinek dituen arazoak kontatzen ditu: "benetako" euskararekin (berarentzat ulergaitza denez, "swahili" deitzen dio), baserriko lanekin eta Ixabelenganako amodiozko kontuekin.
Goizean eskolak hartu ondoren, laguntza eskainiko die etxeko baserritarrei haien zereginetan. Dena den, heldu bezain laster, konturatuko da Juan Martin gauzak ez direla berak pentsatu zuen bezain errazak.
Alde batetik, herrixkako euskararen zailtasuna. Euskaltegian ikasitakoaren eta familiakoaren artean alde handia dago eta batzuetan ulertu ezinik dabil, bere esanahi pertsonalak asmatzen. Denboraren poderioz, pixkanaka-pixkanaka moldatuko da haien hizkera bereziaz eta etxeko elkarrizketetan parte hartuko du. Euskaltegian lankideak topatuko dituen arren, ez dira oso lagungarriak izango, bakoitzak hizkuntza bere moduan egiten baitu. Txarto pasatuko du protagonistak, bere hizkera "benetako" euskarara itzuli nahian.
Beste alde batetik, baserriaren bizimodura ohitu beharko da. Goiz altxatu, sardexka belarra erabili edo baratzean barazkiak aurkitzen ikaragarrizko abenturak biziko ditu Juan Martinek, baserritarren begi txundituen aurrean. Hala ere, guztia ez da hain latza izango, baserrian bizi den bere adineko neskari esker, Ixabeli esker, hain zuzen ere. Bi gazteak maiteminduko dira elkar, eta neska mutilaren aholkulari gisa arituko da, barregura ekiditen Juan Martinek hanka sartzen duen bakoitzean.
Antzezlan hori mugarri bat izan zen euskarazko antzerkian, ia bi urtez iraun zuen, eta emanaldiak 180 izan ziren.[4][5] Jatorrizko bertsioa 2003-2004an ikusi ahal izan zen. Bukaeran Euskal Telebistak grabatu eta zabaldu zuen telebistarako bertsio bat, oraindik ETB-Nahiera zerbitzuan ikusgai dagoena.[6]
Geroago, antzezlanak sortzen zuen arrakasta ikusita, zenbait bertsio moldatu izan dira eta belaunaldi berriek ere gozatu ahal izan dute gidoiaren freskuraz. Esate baterako, Zurriola Antzerki Eskolan, zuzendari moduan Mikel Sarriegi bera izan dela, jatorrizko bertsioan aktore protagonista izan zena. Zurriolakoek bertsio hauekin bi sari jaso zuten Donostiako Gazteen Antzerki Topaketetan:
↑Ainhoa Oiartzanal.- Antzerkirako bidea "kutxidatzen": Gorrino Taldea Joxean Sagastizabalen "Kutxidazu bidea, Ixabel" liburuan oinarritutako antzerki lana prestatzen ari da prentsa artikulua, Euskaldunon Egunkaria kazetan argitaratua 2003ko urtarrilaren 22an,[1] Kontsulta data 2019-06-18
↑ abAinhoa Oiartzabal.- Antzerkirako bidea "kutxidatzen": Gorrino Taldea Joxean Sagastizabalen "Kutxidazu bidea, Ixabel" liburuan oinarritutako antzerki lana prestatzen ari da prentsa artikulua, Euskaldunon Egunkaria kazetan argitaratua 2003ko urtarrilaren 22an, Kontsulta data 2019-06-18