Bizkaia aldean eraikuntza honi garaixe eta Nafarroako Pirinioetangarea edo garaia deitzen zaio. Bizkaia eta Gipuzkoa arteko muga inguruan trojea, arnaga eta granerua ere bai. Euskara batuan eraikuntza honek garaia izena du.
Arnagak
Jatorriz, arnagak garaiengandik bereizitako eraikinak ziren, egurra eta lastoa gordetzeko; iturri dokumentalek ongi bereizten dituzte, eta bere funtzioa garrantzitsua izan zen eraikinak egurrezkoak izan ziren artean (etxeak suteengandik babesteko). Arnagek garaien antzeko egitura bazuten ere, ezaugarri morfologiko propioak dituzte;[1] 1970eko hamarkadako deskribapen batek dioenez "restos de una parte superior de unos graneros, todos de madera, dejando unas ventilaciones verticales laterales sobre los muros contiguos en vez de los postes; pero estas pequeñas construcciones, que todavía subsisten, son muy discutibles como posibles hórreos".[2] Izan ere, XVIII. mende hasieratik aurrera, berriz, harriz egindako etxeak ugaritu ziren eta erregaia etxean gordetzen hasi zen; horrekin batera, arnagek garaien funtzio beretsua hartu zuten, eta izenak ere guztiz nahastu ziren.[3]
Laboreak departamentu ezberdinetan edota arkoietan sailkatuta gordetzen ziren, fruituak alboetan zabalduta eta hestebeteak eta urdaiazpikoak sapaitik zintzilika. Urte osorako familiaren elikagaiak hainbat konpartimentutan gordetzen ziren.
Garia, azokan erosia edo bere soroetan lortua, Erdi Aroko familien elikaduraren oinarria zen, eta hori gordetzeko erabiltzen ziren aletegi edo kutxa hermetikoak, haetan ereiteko garia eta jateko ogi bihurtukozena bereizten zen. Babak, artatxikia, sagarrak, gaztainak, intxaurrak eta okela/arrain gazituko upeltxoak zoruko leku hutsean, erdiko apaletan eta oholezko manparez banatutako edukiontzietan jartzen ziren. Gako eta kordelen bidez habe altuetaik haragia eta arrain sikua, lukainkak eta hainbat txerriki, beraz garaiko haize sikuari aroma eta usain nahasketa bereiztezina zerion.
Elikagai horietako asko baserriaren barruan gordeta kontserbatu zitezkeen baina garaia baserria eta bertako familiaren ospe sozialaren ikurra ere bazen. Zenbat eta handiago, auzokoen begien aurrean apainduago eta luxu handiagoz agertu, nekazarien familiak orduan eta aberatsagoa zela zirudien.
Zatiak
1. Gailurra
2. Estalkia
3. Ganbara
4. Gapirioa
5. Ointokia
6. Bizkarra
7. Oltzeria
8. Morroiloa
9. Ataria
10. Zubi luzea
11. Kapela
12. Abearria
13 Harmailak
Historia
«
Ista Matrona fuit uxor Garsiae Malo, filium Galindi Belascotenes et domine Fakilo: et quare in villa que dicitur Bellosta inlucerunt eum in urreo in diem S. Johanis, occidit Centolle Asnari et dimisit sua filia et accepit alia uxor filia de Enneco Aresta el pepigit cum illo et ejecitque eum de comitatum.
»
"Andere Handi hau Garsea Gaiztoaren emazte izan zen, Galindo Belaskotenes eta Fakilo Anderearen seme, eta Bellosta izeneko udalerriko garai batean San Joanes egunez iraundu zutelako Zentulo Aznarez hil zuen, Aznar Galindoren alabari ezezkoa eman eta beste emakume bat hartu zuelako, Eneko Haritzaren alaba, azken honekin eta mairuekin itun bat sinatu baitzuen Garsea Gaiztoa Konderritik botatzeko"
.
XVIII. mendeanJuan Ramón Iturriza bizkaitar historilariak bere Historia General de Vizcaya y Epitome de las
Encartaciones liburuan honako hau idatzi zuen:
«
«Tiene cada caserío en su frontis a distancia de unos veinte pasos un hórreo que en vascuence se llama GARAYA».
»
«Baserri bakoitzak bere frontisean hogei oinetara euskaraz GARAIA deitzen den eraikina du.
Bere hitzek garai batean garaiak baserri ugaritan zeudela erakusten dute, behinik behin, Bizkaiko lurralde zabal batean. Baina Iturrizak berak esaten digu, halaber, sasoi hartan garaiak baserri gehienetan zeudela, egon, baina hondatzen eta lur jotzen ari zirela eta azken hirurehun eta berrogeitamar urteetan eraikitako baserri berrietan inon ere ez zela horrelakorik
ikusten eta, beraz, XV. mendean garaiak eraikitzeko ohitura galdu zela.
Gaur egun Bizkaian dauden garai guztiak XVI. mendean armatu ziren, oparotasun ekonomiko handia eta lurrak lantzean lasaitasunean zegoen garaian, fruita eta gari uzteei esker ia herriko nekazari guztiek baserriak zaharberritu ahal izan zituzten.
XVII. mendetik aurrera Euskal Herriko soroetan Ameriketakoartoa ereiten hasi ziren eta asko zabaldu zen, gari-uztak gutxituz joan ziren, etxearen alokairua eta elizaren zergak ordaintzek obakarrik ereiten zen. Aldiz, artoak idortzeko behar zuen prozesua ez zen gariarena bezalakoa eta garaiak ez ziren horretarako eginak. Zitu berria baserrietako goiko solairuan edo ganberan gordetzen zen eta garaia gero eta gutxiago erabiltzen zen.
Garai asko bota edo desegin zituzten eta beste batzuk zaindu, konpondu edo mantentzen ez zirenez bere kaxaz erori ziren. Zutik iraun zutenek bere funtzioak eta jatorrizko egitura galdu zituzten: pilareen arteko baoak itxi ziren, barruko atalak kendu ziren eta aurreko fatxadak itxi ziren, horrela lastategi, artotegi, egurtegi edo untxitegi gisa erabili ahal ziren.
Gipuzkoan, berriz, Bergara, Eibar eta Alegian. Baina usadiozko garaiak Bizkaiko muga inguruan, Bergaran eta Eibarren bazeuden, eta kasuren batean oraindik ere batzun batzuk badiraute.
Juan San Martinek emandako informazioaren arabera, orain urte gutxi arte Eibarko Aginaga auzoan garai bat bazegoela badakigu. Bergaran, Agarre baserrian eraberriturik dagoen ale bikain horretaz gainera, beste bat ere izan zen gutxienez, Ubera auzoko Etxeberri-Urruti baserrian hain zuzen ere. Garai honen pieza batzuk, «txapeliek» eta harrizko pilareak, auzoko Egurbide baserrikoek jaso zituzten eta bertan gorde gaur arte.
rrikoek jaso zituzten eta bertan gorde gaur arte.
OñatikoOlabarrieta auzoan ere badago garai bat, Zaldibar udalerriko (Bizkaia) Gazaga auzoko Onandi baserrian zegoen baten piezak erabiliz eraikia. TolosaldekoAlegia udalerriko garaia ere nahiko berria dugu eta berez ez da usadiozkoa, dirudienez XIX. mendearen erdialdera Madril-Irungo trenbidea egiten ibilitako peoi batzuk egina da. Peoi hauek Gorotzaenea baserrian egon omen ziren maizter eta bertan garai hori eraiki omen zuten.
Gaur egungo hedapena
Euskal Herrian gaur egun arte iraun eta ezagutzen diren garaiak hogeitabosten bat inguru dira:
1965anVianako Printzea Erakundeak Nafarroako garaien egoerari buruzko harreta lehenbizikoz erakutsi zuen. Garai hartako erakundearen lehendakaria zen Jose Esteban Uranga eta Francisco Iñiguez aditua[4]Iratxetako garaira joan eta adituak garai honen egoerari buruzko iritzia jakiteko asmoz. Handik gutxira, Urangak Iratxeko garaia Nafarroako kultura ondasuna izendatu zedin bultzarazi eta Nafarroako Foru Aldundiari eraikinaren erosketa eta zaharberritzea burutzea proposatu zion. 1968an Vianako Printzea Erakundeak Iñiguezek idatzitako proiektuaren arabera Iratxetako garaia zaharberritu zuen. 1980-1981 artean Vianako Printzea Erakundeak desagertzeko arriskuan zegoen Urraulgoiti udalerriko Santa Feko garaia zaharberritu zuen.
Oraingoz, Aria udalerriko Jauri etxeko garaia bere hartan utzi da, nahiko ongi kontserbatua eta beste eraikin handiago bati gehiturik dagoenez babesturik baitago.
Caro Baroja, Julio. 1978. Sondeos Históricos. Txertoa argitaletxea. Donostia. Liburuaren barnean Granaria Sublimia artikulua argitaratua dago.
Lasuen, Balendin de. 1989. Los últimos hórreos de Bizkaia. C.A Vizcaína argitaletxea.
Leizaola, Fermín. 1969. Contribución al estudio del Hórreo (<Garai>) en la Navarra Pirenaica. Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra, 3. zbk. Nafarroako Foru Aldundia.
Hainbat egile, 1996. Los hórreos en Navarra. Nafarroako Gobernua.
Agarreko garaixea. Zaharberritzea. Iñaki Azpiazu, Jesus Arregui eta Fermin de Leizaola. Gipuzkoako Foru Aldundia, Kultura Saila.