Erdotzaingo garaia Nafarroako Longida udalerriko Erdotzain kontzejuan dagoen garai bat da. Antzinako jauregi baten hondakinen barnean dago, herriaren sarreran ezkerrera. 1993an zaharberritu zen eta Nafarroako kultura ondasuna izendatua dago.
Harlangaitzezko erdi-puntuko arkuen gainean esekia dagoen harrizko eraikina da. Oinplano angeluzuzena da eta bi isurkiko teilatua dauka.
Ikus, gainera
Kanpo estekak