Agirre baserriko garaia edo Agarre baserriko garaiaGipuzkoakoBergara udalerrian dagoen garai bat da, Agirre baserriaren atzealdean dago, nahiz eta agiri askotan Agerre edo Agarre izenez agertu. Bertaratzeko, Bergarako hegoaldeko irteeran Arrasatera doan errepidea hartu behar da eta Candy lantegia dagoen biribilgunean Agirre auzora daramaten bide seinaleei jarraitu besterik ez dago.
Gipuzkoako kultura ondasuna izendatua dago eta gaurdaino iraun eta ezagutzen den Gipuzkoako garai bakarra da.
XVI. mendean eraikitako garaia da, bi uretako teilatua du eta bitxikeri gisa haritz egurrez egina dago, pieza bakoitza bestea sartu edo muntatu eta inongo iltzerik erabili gabe.
Gipuzkoan, 1983-1985 artean Bergarako Udalak Agirre baserriko garaia erosi eta zaharberritu zuen[1].