Masamigel etxeko garaia Nafarroa Garaiko Garraldan dagoen garai bat da, izen bereko etxearen alboan dagoena. Harategira doan errepidearen ondoan dago, herrigunearen hegoaldean. Nafarroako kultura ondasun izendaturik dago. Barnealdean, ezkerraldeko atalak gordetzen ditu. Duela urte gutxi arte, eskuineko horman ogia egiteko labea zeukan atxikirik. Gaur egun, goialdea ganbara gisa eta behealdea oilategi gisa erabiltzen dira.
Ikus gainera
Kanpo estekak