Artikuluak argitaratzen 1950eko hamarkadan hasi zen. 1959an kaleratu zuen lehen liburua: Juan Antonio Mogel. Bere bizitza ta lanak. Poemak idazteko Otsalar ezizena erabili zuen, 1960ko hamarkadan erreferentzi bihurtuz. 1964aneuskaltzain oso izendatu zuten.
Euskara batua sortzearen aldeko Ermuko zinean (1968), besteak beste, Eibarko Idazle eta euskaltzale gazte batzuk ere egon ziren. Ipar Euskal Herrian Euskal Idazkaritzak 1964an onartutako gomendioak onartuz eta erabiliz, denbora laburrean ohitura bihurtu zituzten. Geroago, 1970ean Batasunaren Kutxa liburuaren sarreran, Baionan eta Eibarren Ermuko zina berretsi eta sinatutako hirurogeita hiru euskaltzale eta idazleen zerrenda argitaratu zen. Horien artean baziren lehen aipatutako eibartarrak: Imanol Laspiur, Juan San Martin, Serafin Basauri eta Bego Etxebarria.[2][3]
40ko hamarkada amaieran Aranzadi Zientzia Elkartearen espeleologia sailean lanean hasi zen, Eibar inguruko kobazuloen katalogazio eta esplorazioan, Jesus Elosegi Irazustaren zuzendaritzapean. Zenbait esplorazio handitan ere aritu zen, hala nola Gesaltza-Arrikrutz sarean (Oñati: haren topografia egin zuen, Felix Ruiz de Arkauterekin batera),[4] Aitzbeltz leizean (Mendaro, Gipuzkoako orduko leizerik sakonena)[5] eta San Martin leizean (Erronkari). Azken horretan, 1960 urtean, La Vernako tunela zulatzea ahalbidetu zuen topografia taldean aritu zen; eta Aranzadi Galeria aurkitzeko egin zen eskaladaren arduradunetako bat izan zen.[6]
↑GOICOETXEA MARCAIDA, Ángel. 1997. La Sociedad de Ciencias Aranzadi. Medio siglo de trabajos, 1947-1997. Munibe suplemento 11.
↑La espeleología en las distintas provincias. In: EEE. Espeleología en el País Vasco. Ed. Auñamendi, 1980, p.373.
↑UBACH TARRÉS, Montserrat. 1971. 20 años de exploraciones en la Sima de la Piedra de San Martín. p.649-664. In: ERE. 1971. Espeleòleg. Butlletí d'informació i relació. N. 14-15, agost 1971. Centre Excursionista de Catalunya, Barcelona. 128 p. San Marti Harriari buruzko monografikoa.