Apnea edo urpekaritza libreakirol bat da, zeinaren oinarria ur barnean arnasketa etetea den, denbora luzeak irauteko edota ahalik eta hondoen jaisteko helburuarekin.[1] Arnasketa boluntarioki etetea, era berean, hainbat milurteko dituen jarduera baten oinarria da: arnasketa gabeko urpeko arrantza. Japonianamaek, Indonesia eta Filipinetanbajauek eta wayuekKolonbia eta Venezuelan egin ohi dute. Kirol honetan garrantzia handia du norberaren erlaxazio mentalak, hidratazio eta elikadura egokiak, erreflexu ugaztunen hauspotzeak eta hipoxia eta presio hidrostatiko altuko inguruetan egiten den entrenamenduak.[1]
Modalitate asko badaude ere, ezagunena itsasoan ahalik eta hondoenera jaistean datzana da, inolako tresnaren laguntzarik gabe. Hasiera batean 30 metro inguru jaisten ziren (1849ko munduko errekorra) baina urteak pasa ahala 120 metrotara jaistea lortu da. Kasu honetan soka bat duen aingura erabiltzen da, urpekariak erreferentzia gisa erabili dezan.[1]
Apneak baditu bere arriskuak. Nagusienetako bat 20 metro edo gehiagotara jaitsi ondoren igotzean kirolariek jasan dezaketena da. Kasu hauetan, birikak haien bolumen naturalera bueltatzen dira eta oxigenoaren presio partziala txikitzen da hipoxia eraginez. Honen ondorioz, Black Out, edo sinkopea, eta beso eta hanken kontrola galtzea, sanba, gertatu daitezke. Lehena, kontzientziaren erabateko galera da eta bigarrena galera partziala. Kide baten laguntzarik izan ezean, heriotzeraino iritsi daiteke. Istripu hauek normalean igoeraren azkeneko 10 metroetan ematen dira, bertan ematen baita oxigenoaren presio partzialaren jaitsiera handiena. Ohikoa ez bada ere, bi egoera hauek ere apnea estatikoan eta apnea dnimaikoan eman daitezke.