Deanen zulo urdina (ingelesez: Dean's Blue Hole) Clarence Towneko mendebaldeko badia batean kokatua dagoen zulo urdin bat da, BahametakoLong Islanden.[1] 202 metrotako sakonerarekin, munduko bigarren zulo urdin sakonena da.[2] Bertan apneako hainbat munduko errekor ezarri direlako ere ezaguna da.[3]
Formazioa prozesua
Zulo urdinakeuri uraren perkolazioaren bitartez sortzen dira. Ur hau kareharrien hausturetan sartuz itsasoak Pleistozenokoglaziazioetan izandako mailaraino iristean sortzen dira. Beste zulo urdin ezagunen sakontasuna 100 metro ingurukoa da, beraz Deanen zulo urdina nahiko berezia da, 202 metro baititu.
Deanen zulo urdina gutxi gorabehera zirkularra da azalean, 25 eta 35 metro arteko diametro batekin. 20 metrotako sakontasunean zulo nabarmenki zabaltzen da, 100 metroko diametroko harpe bat osatuz.