Alfredo Pérez Rubalcaba —sarritan besterik gabe Rubalcaba abizenaz aipatua— (Medio Cudeyo, Kantabria, Espainia, 1951ko uztailaren 28a - Majadahonda, 2019ko maiatzaren 10a) Espainiako Alderdi Sozialistako (PSOE) politikaria izan zen. 1992-1993 bitartean, Espainiako Hezkuntza eta Zientziako ministro izan zen; 1993-1996 bitartean, berriz, Espainiako Presidentetzakoa. 2006ko apiriletik 2011ko uztail arte, Espainiako Gobernuko Barne Arazoetako ministroa izan zen; eta 2010etik 2011ko uztail arte, gobernu horretako lehen presidenteorde eta bozeramaile ere bai.
Zientzia Kimikoetako doktoretza eskuratu zuen Madrilgo Complutense Unibertsitatean.
Kanpo estekak